KLIK

Kelerrentzat zilarrezko domina, World Beer Awards sarietan

Kelerrek zilarrezko domina lortu du Britainia Handiko Norwich hirian banatu diren World Beer Awards sarietan. Enpresak ohar batean azaldu duenez, Kelerrek zilarrezko domina lortu du berriz Estatu espainoleko garagardoek osatzen duten International Larger mailan. 2019an ere eskuratu zuen sari hori. Hain zuzen, azken hamar urteetan nazioarteko 30 sari lortu ditu Donostia sorterri duen garagardoak; horien artean, Britainia Handiko International Beer Challenge-n eta AEBetako World Beer Championship-en lortutako urrezko dominak eta Belgikako Superior Taste Awards-en eskuratutako saria.

Argazkia: GARA

Honi buruzko guztia: KLIK