BEGIRADA

Zauriak irekita jarraitzen duelako

Zaldibar Argitu plataformak elkartasun ekitaldi bat antolatu du urtarrilaren 23rako Eibarko Armeria Eskolan, “Lagundu argitzen” lelopean. Zabortegia erori eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hil zirenetik urtebetera –otsailaren 6an izan zen zehazki lur jausia–, gertatutakoa oroitzeko ekitaldia egingo dute Euskal Herriko zenbait musikari eta sortzaileren parte hartzearekin.