Asier AIESTARAN
PILOTA

Elezkano eta Zabaletaren nagusitasuna, zenbakitan

Beste edizio batzuetan ez bezala, hasieratik bukaerara nabarmendu dira txapeldunak lehiaketa luzean.

Txapela janztea lortzen badu, gutxi axola dio pilotari bati –edo bikote bati, kasu honetan– txapelketan izan duen ibilbideak. Ibilbide hori, batez ere Binakakoa bezain lehiaketa luze batean, gorabeheratsua izan daiteke batzuetan, une gozoagoak eta zailagoak igaroz, baina Elezkanok eta Zabaletak aurtengoan hasieratik bukaerara arte erakutsi dute sekulako nagusitasuna. Zenbaki batzuk aztertzea nahikoa da horretaz jabetzeko.

Partida gehien irabazi (14)

Lehen datua horixe da. Elezkano eta Zabaleta dira aurtengo txapelketan partida gehien irabazi dituen bikotea: 14. Peñak eta Albisuk 12 garaipen izan dituzte eta Altuna-Mariezkurrenak, 11. Pentsa liteke logikoena dela, baina ez da beti horrela izaten. Iaz, adibidez, Ezkurdia-Martija txapeldunek 12 irabazi zituzten eta finalean sartu ez ziren Jaka-Zabaletak, 13 partida, bat gutxiago jokatuta. Are gehiago, Olaizola II.a-Urrutikoetxea finalean sartu ziren 9 bakarrik irabazita. Beste urte batzuetan ere gertatu dira antzekoak.

Tanto gehien egin (375)

Aurrekoarekin lotuta, bikote txapelduna izan da lehiaketan tanto gehien egin duen bikotea: 375. Ibilbide paretsua izan duten beste bi bikoteekin alderaketa eginda, aldea ez da agian hainbestekoa: Peñak eta Albisuk 346 egin dituzte eta Altuna-Mariezkurrenak, 343. Benetako aldea aurkariek egin dizkieten tantoetan dago. Elezkanori eta Zabaletari 234 tanto bakarrik egin dizkiete eta, beraz, egindakoen eta jasotakoen artean aldea nabarmena da: 141. Horren txapelketa ona egin duten Peña eta Albisuri 312 egin dizkiete (+34), eta Altuna-Mariezkurrenari, 321 (+22).

Garaipen argiena ez, baina...

Orokorra izan den nagusitasunak markagailu eta partida jakinetan ere izan du bere isla. Txapelketa osoko markagailu deigarriena ez dute txapeldunek sinatu, Olaizola-Rezustak baizik: 2-22, Jaka-Martijari, 5. jardunaldian, Bilbon. Baina txapeldunek bitan utzi dituzte 3an aurkariak: 3-22 lehen jardunaldian, Irunen, Ezkurdia eta Galartzaren aurka eta 22-3, hamaikagarrenean Mungian, Artola-Arangurenen kontra. Eta une erabakigarria iritsitakoan ere aldeak oso nabarmenak izan dira. Txapelketako azken bost neurketetatik lau irabazi dituzte, honako emaitzekin: 7-22, 22-7, 22-8 eta 22-7.

Badira jarraian gehiago irabaziak

Esperotako datuetatik apur bat aldentzen den zenbaki bat aipatzearren, kuriosoa da Elezkano eta Zabaleta ez direla izan jarraian neurketa gehien irabazi dituen bikotea. Txapeldunek gehienez lau garaipen kateatu dituzte; Peña-Albisu (bi ligaxkak batuta) eta Altuna-Mariezkurrena (lehen ligaxkan), aldiz, bosna norgehiagoka elkarren segidan irabazteko gai izan dira.

Aspe berriz ere aurretik

Eta, azkenik, enpresen arteko zenbakiei begiratuta, Aspe berriz ere irabazle irten da: hamaikagarren txapel nagusia irabazi dute jarraian Eibarkoek eta aurtengo Binakako Txapelketan bi

 

Jaka, sometido a diversas pruebas

Erik Jaka, que tuvo que ser hospitalizado en la Clínica Zorrotzaurre tras encontrarse mal durante el telonero del festival del domingo en el Bizkaia, seguía ingresado en la jornada de ayer. Según la nota hecha pública por Baiko a media tarde, el delantero de Lizartza permanecía «en observación» y se encontraba «a la espera de conocer el resultado de las diversas pruebas» que se le realizaron en el centro hospitalario. No obstante, el comunicado añadía que Jaka había «evolucionado favorablemente en las últimas horas». Según pudo saber GARA, el guipuzcoano pasó una mala noche, con mal cuerpo, pero iba a ser trasladado a planta en cuestión de pocas horas.

Así pues, será el resultado de todas esas pruebas el que marque el camino a seguir por el pelotari durante los siguientes días. La prioridad es descartar cualquier tipo de problema en su salud antes de empezar a pensar en si podrá participar o no en el Campeonato Manomanista. A.A.