Salaberria garaile Victorren itzulerako dema aldrebesean
Bi pilotarien artean zazpi falta egin dituzte sakez, elkarri opari asko eginez.

VICTOR 21
SALABERRIA 22
Iker Salaberriak aurrera egin du Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketan profesionaletara atzo itzuli zen Victor Estebani Logroñon 21-22 irabazi ondoren. Goizuetako aurrelari gazteak asko kostatako garaipena erdietsi zuen, eta sari potoloa eskuratu: hurrengo kanporaketan Jokin Altunaren aurka jokatzeko txartela, hilaren 27an, Donostiako Atano pilotalekuan.
Gorabehera askoko neurketa izan zen Adarragakoa, tanto ederrak utzi zituena baina baita akats larriak ere. Esaterako, bi pilotarien artean zazpi falta egin zituzten sakez, eta Victorrek lau eta erdiko marratik bi pasa ere egin zituen.
Hala ere, ulertzekoa da. Errioxarrak denbora asko eman du profesionaletatik kanpo, beste maila bateko partidak jokatu ditu afizionatuetan, eta urduritasun puntu bat nabaritu zitzaion, batez ere bigarren zatian. Hasiera, aldiz, oso ona egin zuen, 3-0 eta 8-3 aurreratuz.
Bazirudien eroso nagusitzeko aukera izango zuela, baina Iker Salaberriak beste behin erakutsi zuen une zailetan burua altxatzeko gai dela, eta, defentsan lan asko eginda, neurketa parekatzea lortu zuen. Eta opariak nagusi izan ziren azken txanpan –Victorren pasa 20-20an eta Salaberriaren falta 21-21ean–, errioxarrak lau eta erdiko marra gainditu zuen azken tantoan.

Urkullu crea un lobby con Petronor, Iberdrola, Kutxabank y el BBVA

Fallece la expresa Gloria Rekarte Gutiérrez, colaboradora de GARA durante dos décadas

Harridura lasaia Euskal Herriko kaleetan

La caída del sistema eléctrico expone la vulnerabilidad de nuestra sociedad
