BEGIRADA

Araba Euskaraz Laudion, ikastolak bizi diren seinale

Izurritea dela-eta, formatua egokitu zuten eta ez zen egon ibilbiderik eta kontzertu erraldoirik, ezta gune askorik ere. Ekitaldietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar zen, gainera. Baina, bideak zabalduz, Araba Euskaraz ospatzea lortu zuten atzo Laudio Ikastolakoek. «Harro» zeuden herriari euskaraz bizitzeko aukera eman, eta ikastolak bizirik daudela erakutsi zutelako.