BEGIRADA

Okupazioa nekazaritza lurren defentsan

Lurrari gainbalioa ateratzea Euskal Herriko industria nagusia bilakatu da. Ez du axola lurraren kalitateak, etekinak soilik hartzen dira kontuan. Espekulazioa salatzeko eta nekazaritza lurrak defendatzeko ELB sindikatua eta Lurzaindia elkartea okupazioak bultzatzen ari dira. Arbonako lursail bat okupatu ondoren, atzo saltzailearen bitartekaria den arkitektoaren bulegoa okupatu zuten.