Dabid LAZKANOITURBURU

Estatu espainiarra lehen aldiz batzartu da onartzen ez duen Kosovorekin

Pedro Sanchez eta Albin Kurti gobernuburuak aurrez aurre. Lehen aldiz, Estatu espainoleko presidente bat Espainiako Erresumak herrialde independente gisa onartzen ez duen Kosovoko agintari batekin batzartu da, Europako Batasunaren eta Balkanen arteko goi bileran.

Pedro Sanchezek bere burua justifikatu behar izan zuen atzokoan Estatu espainoleko agintari gisa Kosovorekin lehen aldiz batzartu ondoren. «Foro guztietan egotea ezinbestekoa da», nabarmendu zuen gobernuburu espainiarrak Europako Batasunaren eta Balkanen arteko goi bileraren atarian.

Kosovok 2008an lortu zuen independentzia Serbiatik. Espainiar Estatuak ez du oraindik ere ofizialki onartu.

Mariano Rajoy presidente ohiak antzeko gailur batetik alde egin zuen 2018an, Kataluniaren eta Espainiaren arteko gatazka pil-pilean zela, Kosovoko agintariekin topo ez egiteko. 2020an, koronabirusaren pandemia zela eta, goi bilera bideokonferentzia bidez egin zen. Orduko hartan, Kosovo identifika zezaketen sinbolo guztiak ekidin ziren, Madrilen presioari men eginez. Oraingoan ere ez da inolako sinbolorik egon. Ez espainiarrik, ez Europar Batasuneko gainerako herrialdeena, ez Balkanetako herrialdeena.

Are gehiago, hitzordua antolatu duen Esloveniako presidentetzak hala erabakita, bilkuran parte hartu duten agintarien mahaietan, beren izenak baino ez dira agertu, bakoitzaren kargua, presidente zein lehen ministroena, ezkutatuz. Nolanahi ere, bilkura osteko prentsaurrekoan, Albin Kurti Kosovoko agintaria «lehen ministro» gisa aipatu zuen Sanchezek.

Estatu espainiarra Kosovo onartzen ez duen bakarra ez dela gogoratu zuen Sanchezek eta Grezia, Errumania, Zipre eta Eslovakia ere egoera horretan daudela gogoratu zuen. Hala ere, herrialde horiek ez dira sekula hainbeste tematu Kosovorekin.

Europar Batasuneko 27 estatuetako agintariekin batera, Serbia, Montenegro, Bosnia-Herzegovina, Iparraldeko Mazedonia, Albania eta Kosovo ere izan ziren goi bileran.

«Beldurra alde batera utzi»

Kosovoko lehen ministroa, Albin Kurti, herrialdea onartzen ez duten agintariei zuzendu zitzaien, «beldurra alde batera utz dezaten» eskatzeko. Europar Batasunari, berriz, «bere nortasunari eutsi» eta Balkanetako sei herrialdeak bere barnean hartzea galdegin zion, «Europar Batasuna Europa ere bihur dadin».

Ez dirudi, ordea, batzuek zein besteek kasu egingo diotenik. Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak onartu zuenez, «Europako batasuna ez da guztiz osatuko Mendebaldeko Balkanak bere barruan hartu arte». Aldiz, herrialdeok Austria, Hungaria eta Eslovenia baino ez dituzte alde. Estatu frantsesak, Herbehereek eta Danimarkak ez dute ezer jakin nahi Europar Batasuna handitzeaz. Bulgariak, berriz, auzi historikoa du Ipar Mazedoniaren izaerarekin.

Gauzak horrela, Errusia, eta batez ere Txina, fitxak mugitzen hasi dira eskualdean. Moskuk harreman historiko estuak ditu Serbia bezalako herrialde ortodoxoekin. Txinak, berriz, dirua dauka eta maileguak egin dizkie hainbat herrialderi; autobide baten lanak ordaintzeko gai ez den Montenegrori, adibidez, 1.000 milioi euro laga dizkio.

Europar Batasunak pazientzia eskatu die Balkanetako herriei, eta epe labur eta ertainean barnean ez hartzearen truk 30.000 milioi euroko dirulaguntza agindu die. Datozen zazpi urteetarako. Berandu izango da?

SPD, Verdes y FPD negocian ya en Alemania

Los socialdemócratas del SPD, ajustados pero vencedores en las elecciones, comenzarán mañana a negociar una coalición de gobierno con verdes y liberales, tal y como han confirmado estos dos partidos, minoritarios pero decisivos.

Los Verdes y el FDP se convirtieron en árbitros de la situación después de que ni el SPD, que alcanzó un 25,7 % de los votos, ni la CDU/CSU, que logró un 24,1 % (el peor resultado de su historia), obtuvieran sufragios suficientes para formar Gobierno en solitario.

Descartada, de momento, la reedición de la Gran Coalición (el SPD recela de seguir coligada al centro-derecha y la CDU rechaza ser segunda en el Ejecutivo), todo apunta a un gobierno a tres bandas. La primera y todavía última vez en que Alemania fue gobernada por una coalición tripartita fue en 1950, un año después de la fundación de la República Federal Alemana.

Con este formalismo de anunciar el arranque de las negociaciones preliminares, verdes y liberales escenifican la priorización de un acuerdo con los socialdemócratas para formar una coalición «semáforo» (por el color de los respectivos partidos, amarillo el del FDP).

Pero ni verdes ni liberales descartan totalmente coaligarse con la CDU-CSU (coalición Jamaica, por el negro de la agrupación de centro derecha). Algo que preferirían los liberales.D.L.