«Heptamerona» eta Nafarroako Gobernua
Margarita Nafarroakoak idatzitako “Heptamerona”-ren lehen liburukia jendaurrean aurkeztu zen, estreinakoz euskaraz, jendaurreko irakurraldi batean Iruñeko Kondestablearen Jauregian, hilaren 2an. Hirurogei lagun inguruk parte hartu genuen, eta dudarik ez da arrakastatsua izan zela Booktegiren eta Nafar Ateneoaren artean antolatutako jardunaldia. Bihoazkie eskerrik beroenak aldez edo moldez parte hartu eta lagundu duten guztiei.
Ez dago, haatik, arantzarik gabeko arrosarik, eta badut, maleruski, arantza bat bihotzean, bertan ez baitzen egon nafar Gobernuko ordezkaririk; izan ere, Nafarroako Gobernuak, gezurra dirudien arren, ez du lagundu Nafarroako Margarita erreginaren liburua euskaratzeko proiektuan, ez diruz, ez parte hartuz, nahiz eta inori baino lehenago jakinarazi zitzaion Booktegiren eta Nafar Ateneoaren egitasmoa. Bulego batetik bestera ibili da gure erregina eta erantzunik ez du oraindik jaso. Harrigarria zait, zin-zinez, Margarita Nafarroakoaren “Heptamerona” klasikoaz Nafarroako Gobernuak erakutsitako interesik eza.
“Heptamerona”-ren beste liburukiak euskaratzeari ere ekin zaio, eta eskerrak hor dugula crowdfunding bidez bildutako dirua, 4.000 euro baino gehiago; bihotz-bihotzez, mila-mila esker diru-bilketan lagundu duzuen guztiei; ezin eskerrak eman, berriz, Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Margarita erreginaren lehen liburukia euskaratzen ez baitu lagundu... orain arte bederen. Bada okerra zuzentzeko garaia.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
