GARA
GLASGOW

Tentsio nuklearra: eztabaida handiena eragiten duen energia «garbia»

Energia nuklearrari buruzko eztabaidak tentsioa sortu du Glasgowko klimaren gailurrean. Batzuek ezinbesteko ikusten dute 2050ean karbono neutraltasuna lortzeko; besteek, aldiz, ezabatu egin nahi dute garestia delako eta arrisku erradioaktiboa ekartzen duelako.

Energia nuklearrak aldeko eta kontrako sutsuak ditu Nazio Batuen Erakundea Eskozian egiten ari den COP26 klimaren gailurrean. Adibidez, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako (OIEA) zuzendariak, Rafael Grossik, premiazkotzat jo zuen XXI. mendearen erdialdean karbono isuririk ez izatea lortzeko. «Garbiena da, ez duelako berotegi efektuko gasik isurtzen», defendatu zuen Efe agentziarekin izandako elkarrizketan.

Greenpeace, Friends of the Earth eta beste erakunde ekologista batzuek, ordea, XX. mendeko teknologia horretaz ahazteko eskatu zieten gobernuei. Agertu zutenez, hasieran bonbak ekoiztera bideratua zegoen energia hori «garestia eta arriskutsua» da eta hobe da berriztagarrietan gehiago inbertitzea.

Kostua eta onura

Grossiren iritziz, energia nuklearra soluzio bat da gaurko eta etorkizunerako. Halere, bide horretatik aurrera egitea «erabaki politikoa» dela onartzen du. «Herrialde bakoitzak hartu behar du kostuen eta onuren kalkuluaren arabera».

Bestalde, Energiaren Nazioarteko Agentziak (AIE) ohartarazi zuen energia atomikoa babesten duten estatuek ez badute gaur egungo zentralak mantentzeko eta berriak eraikitzeko gehiago inbertitzen, ez dela aski izanen deskarbonizaziorako.

«Bai, nahikoa ez izatea gerta daiteke, baina berriztagarriekin ere bai», baieztatu zuen OIEAko zuzendariak. Baloratu zuenez, munduko elektrizitatearen %10 ematen du eta «segurua da». Ez zituen Txernobyl eta Fukushimako istripuak aipatu.

Tom Burke ingurugiroaren aldeko militantearen ustez, nuklearrak «paper mugatua» du deskarbonizazioan. Halere, martxan diren zentralek bizi zikloa agortu arte segi dezaten defendatu zuen (20-40 urte). Erran zuenez, gehienak bukaerara iristen ari dira eta kalkulu sinple batekin ikusten da ezin direla horiek ordezkatzeko adina planta sortu hain azkar, are gutxiago hidrokarburoak ordezkatzeko.

Argi du energia nuklearrak ez duela etorkizunik. «Badira teontzi erraldoi bat irakiten jartzea baino metodo merke, azkar eta fidagarriagoak munduko energia eskaera gero eta handiagoari erantzuteko», esan zuen.

20 países dejarán de financiar combustible fósil

Una veintena de países e instituciones, entre los que se cuentan EEUU, Costa Rica, Gran Bretaña, Portugal o el Banco Europeo de Inversiones, se comprometieron en el marco de la cumbre climática COP26 a dejar de financiar combustibles fósiles en el extranjero para finales de 2022. «Pondremos fin a más apoyo público directo para el sector internacional de energía de combustibles fósiles para fines de 2022, excepto en circunstancias limitadas y claramente definidas que sean consistentes con un límite de calentamiento de 1,5°C y los objetivos del Acuerdo de París», señala la declaración.

«Invertir en proyectos ininterrumpidos de energía fósil conlleva cada vez más riesgos sociales y económicos», con «los consiguientes impactos negativos» en los ingresos de los Gobiernos, el empleo local, los contribuyentes y la salud pública, añade. El documento, que no cuenta con el apoyo de China, Japón, Rusia o Australia pero sí de Italia, Canadá o Albania, llama «a implementar compromisos similares en la COP27 y más allá».GARA