A.U.L.
BIGARREN MAILA

Amorebieta etxetik kanpoko lehen garaipena lortzen saiatuko da Oviedon

Amorebietak etxetik kanpoko lehen garaipena lortu nahi du. Nahi eta behar, ezinbestekoa baitu puntuak pilatzen hastea mailari eusteko. Horren erakusle, gaur Tartieren (16.00, Movistar+) Oviedo gaindituta ere ez ditu jaitsierako postuak atzean utziko talde bizkaitarrak.

Puntuak pilatzen hasteko, baina, akatsak egiteari utzi beharko dio lehenik eta behin Amorebietak atzo Iñigo Velezek onartu zuenez. «Partida osoan intentsitatea eta kontzentrazioa izatea gutxieneko baldintza da. Guztiz kontzentratuta egon behar dugu, huts egiteek asko zigortzen gaituztelako, kontrako gol bilakatzen baitira», esan zuen.