Aitor AGIRREZABAL
DONOSTIA
SUBIRANOTASUN GATAZKAK EUROPAR BATASUNEAN

Subiranotasunak, lege esparrurik gabe baina une latz bat alde dutela

Eusko Ikaskuntza eta Institut d’Estudis Catalans erakundeek Donostian elkarrekin antolatutako jardunaldian, testuinguru politikoari buruz hausnartu dute, baita Europako zuzenbide estatuaren eta estatuen subiranotasun gatazken inguruan ere. Gatazkoi bide emateko ideia nagusi eta aukera bana aipatu dituzte: borondatea eta une historikoa.

Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans erakundeek subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko sustatutako oinarrien dokumentuaren azken bertsioa aurkeztu eta gizarte zibilaren ekarpenak jaso nahi izan zituzten atzo Donostiako Miramar jauregian antolatutako jardunaldietan.

Goizeko lehendabiziko panelean, egungo testuinguru politikoari buruz aritu ziren, bai eta Europako zuzenbide estatuari eta estatuen barneko subiranotasun gatazkak ebazteko ekarpen gisa argitasun esparru bat bultzatzearen egokitasunari buruz ere. Francesco Palermo (Zuzenbide Publiko Konparatuko katedraduna Veronan), Nicola McEwen(Lurralde Politiketako irakaslea Edinburgoko Unibertsitatean), Gemma Ubasart (Zientzia Politikoko irakaslea Gironako Unibertsitatean) eta Juanjo Alvarez (EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedraduna) aritu ziren solasean.

Kasuistika ezberdin ugari jarri zituzten mahai gainean, baina bi izan ziren ateratako ondorio nagusiak: une historikoa eta borondate politikoa.

Alde batetik, Europak bizi duen «bisagra unea» agerikoa da, Alvarezek Ukrainako gatazka gogoan azaldu zuen moduan. Egoera «tristea» dela onartuta, nabarmendu zuen une zailenak direla «egokienak» eztabaida sakonei aurre egiteko eta, kasu honetan, «Europak erantzun demokratikoa eman diezaien subiranotasun gatazkei».

Gerrak izan ditzakeen ondorioak izan zituen mintzagai Ubasartek ere: «Europako gako batzuk alda ditzake eta nola konpontzen diren ikusi beharko da. Nabarmenagoa da uneotan Europar Batasunean subiranotasun gatazkak konpontzeko esparru baten beharra».

Dena da borondatea

McEwenek kritikatu egin zuen Europar Batasunak, barne arazoak direla argudiatuta, estatu kideetako gatazka subiranistetatik kanpo mantentzeko duen «ohitura». Bere ustez, Europar Batasunaren «erantzukizuna» da gatazkotan parte hartzea, «interes propiokoa» izateaz gain, Europar Batasunaren etorkizuna bera ere baldintzatzen baitute liskarrok.

Bestetik, «borondate politiko» baten beharra azpimarratu zuten adituok, baina «borondate» hori askotan gertakariei lotuta doala nabarmenduta, hau da, nahi denean eztabaidoi bide ematen zaiela gogoratuz.

Ildo horretan, irakasle eskoziarrak gogora ekarri zuen Eskoziako kasua, adibide on gisa. Egun Edinburgoko Parlamentua erreferenduma antolatu ahal izateko legeak egiten ari da, baina 2014an prozesu hori ez zen beharrezkoa izan, Londresekin akordio batera iritsi baitzen. Orduko egoera berezia ez zuen ahaztu McEwenek: gehiengo osoak ekiditeko pentsatutako sistema politiko batean, SNPk gehiengo hori eskuratu zuen. Orduan inork ez zuen espero, orain gertatzen denaren kontra, independentismoak irabaz zezakeenik.

Eskoziakoa, ziur asko, kasurik ezagunena da, baina Palermok nabarmendu zuen azken 30 urteotan asko izan direla Europan egin diren subiranotasun erreferendumak, «leku, une eta formatu oso desberdinetan». Palermok azpimarratu zuenez, «subiranotasun gatazkak daudenean, horien gainean lan egiteko bideak eman behar ditu legeak. Legeak gatazkak arautu behar ditu». Eta Kataluniako auzia izan zuen mintzagai puntu horretan. «Eztabaida politikoek konponbide politikoak behar dituzte. Erantzun legalak beharrezkoak dira. Eta legeak ez badu erantzunik ematen, lege berri bat beharrezkoa da. Hori bezain sinplea da».

Bide beretik aritu zen Ubasart, gatazkak «politikoak eta ez legalak» direla azpimarratuz. «Ondoren, hartutako erabakiak bideratzeko bideak aurkitu behar dira. Sistema konstituzionalak gehiengoaren borondatea bideratzeko modua aurkitu behar du. Beharrezkoa da negoziazio eta egokitze prozesu bat testuinguru demokratiko batean kokatzea, eta kontsulta mekanismoak gaitzea».

Kontsultak eta erreferendumak dira gatazkok bideratzeko burura datozkigun tresna nagusiak, baina Palermok beste mekanismo batzuk ere izan zituen hizpide. Hala nola, prozesu konstituzionalak hasteko legebiltzarretan gehiengo kualifikatuak ezartzea, erreferendumen arteko hauteskundeak egitea edo nazioarteko taldeen parte hartzea.

Erantzuna

Behin aukera horiek guztiek plazaratuta, arazoa bidean dagoela eta ez emaitzan ondorioztatu zuten. McEwenek gogora ekarri zuen Eskoziako 2014ko kasua: nahiz eta unionismoak garaipen argia lortu, «prozesua pozgarria» izan zen.

Horregatik, Europa mailan gaur egun ez dagoen marko juridiko bat izatearen beharra azpimarratu zuen Ubasartek. «Mekanismo europar bat egon beharko litzateke, eta horrek isla izan behar luke lurralde gatazkak dituzten estatuetan. Gai bat enkistatuta izateak ez du esan nahi eraldatu ezin denik. Europar Batasunak ezin du besterik gabe onartu bere estatu kideetan enkistatutako arazoak izaterik». Horregatik, konponbideak bai nazioarteko zuzenbidean, bai barne zuzenbidean bilatu behar dira.

Eta gatazkoi aurre egiteko moduan jarri zuen ikusmira Alvarezek, Europar Batasunari «oinarri batzuk» eta «jarduteko agertoki argi bat» jartzeko eskatuz. «Erabakitzeko eskubidea ez dago kodetuta. Pragmatismo diplomatikoko ariketa bat da. Ez dago independentzia adierazpen bat legezkoa den ala ez adierazten duen jarraibide juridikorik. Borondate politikoa da kontua», berretsi zuen, Pedro Sanchezek Marokoren eta Sahararen arteko gatazkan hartu dituen azken erabakiak gogora ekarriz.

«Legelariok jarraibideak ezarri beharko genituzke eztabaidok bideratzeko. Arazoak konpontzeko modurik onena hori da», gehitu zuen Alvarezek. «Nazioarteko zuzenbidean zumeak daude jardun ahal izateko, Europar Batasunean ere bai, eta kaos geopolitikoak eztabaida lasaia eskatzen du gauzak ondo egiteko. Nola egingo dugu jauzi estatuek inposatzen duten blindajetik?», galdegin zuen.

Gogoeta horiek guztiak, Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans erakundeek sustatutako dokumentuaren azken bertsioaren parte dira. Berau prestatzeko lanean, 80 aditu inguruk hartu dute parte guztira. Atzoko ekarpenekin batera, dokumentua CoFoE Europako Etorkizunari buruzko Konferentzian aurkeztuko dute. CoFoE Europar Batasun indartsuago baten oinarriak eraikitzeko abiarazitako prozesua da, herrialde kideek etorkizunerako prestatzeko aukera izan dezaten. Kontsulta sorta bat da, eta, 2022ko udaberrira bitartean, Europar Batasuna erreformatzeko Europako herritarren ideiak biltzen ari dira.

Claridad sobre la autodeterminación

Un marco de claridad sobre la autodeterminación. Es lo que los europarlamentarios que participaron ayer en Donostia en una mesa redonda reclaman a la Unión Europea. Aunque «limitada», ven en la CoFoE «una oportunidad» para cambiar un marco en el que hasta ahora «se impone la realpolitik».

François Alfonsi (Fermu a Corsica), Izaskun Bilbao (PNV), Pernando Barrena (EH Bildu) y Toni Comín (Junts) participaron en esta mesa redonda –además de las intervenciones por vídeos grabados de María Eugenia Rodríguez Palop (Podemos), Jordi Solé (ERC) y Chris MacManus (Sinn Féin)– y analizaron la dimensión instrumental del documento trabajado por Eusko Ikaskuntza y el Institut d’Estudis Catalans que llevarán a la CoFoE. Una conferencia que entienden «esencial» para abordar nuevas formas de enfrentar estos conflictos de soberanía.

Neus Torbisco, del Graduate Institute Geneva, abrió la mesa redonda para evaluar las posibilidades que ofrece este ecosistema. Se mostró «escéptica» ante las posibilidades de cambiar el rumbo, ya que «las respuestas institucionales concretas seguirán atadas a los paradigmas dominantes sobre la identidad política de la UE». Por ello, entiende que es «difícil» abordar de manera optimista el cómo sin antes resolver el porqué.

Barrena defendió la autodeterminación como «una herramienta para la paz» y que «facilita la creación de nuevos estados que serán anclajes solidos del proyecto europeo», mientras que Bilbao observa en la conferencia «una oportunidad para romper ese bloqueo de los estados sobre esta cuestión.Aitor AGIRREZABAL