Laso ez da kate motzean ibiltzekoa
Lehen tantoetan Artolak, fresko, Bizkarretakoa baretzea lortu zuen arren, nafarrak partidari erritmoa jarri zionean aise nagusitu zen.

ARTOLA 10
LASO 22
Iñaki Artolak duela bost urte leku berean jarri zion tranpatik ihes egin eta Unai Lasok final- laurdenetako ligaxkako bere lehen puntua eskuratu zuen Zumaian, alegiarrari 10-22 gailenduta. Hori bai, Artola on baten aurka, partidaren lehen erdian sufritzea egokitu zitzaion aurrelari nafarrari, une batzuetan lotuta izan zuen-eta gipuzkoarrak.
Azken hilabeteetan lehen mailako lehiaketarik jokatu gabe, bazen Iñaki Artolaren inguruko zalantzarik, baina alegiarrak itxura ederra eman zuen lehen tanto horietan, kolpez fresko eta ideiak oso argi zituela kantxaratu baitzen. Ez zeukan ezer asmatu beharrik, duela bost urte Aitxurin bertan Lasorekin erabilitako taktika bera erabili zuen; hau da, pilotari altuera eman eta paretara baztertu eta partidari erritmo lasaia emanez, aurkaria kate motzean lotzea. Horrela, eta sakearekin asmatuta, lortu zuen alegiarrak partidan aurre hartzea (4-2).
Baliabide gehiago
Kontua da, gaur egungo Lasok eta orduko hark ez dutela antz handirik, eta laster topatu zuen Bizkarreta-Gerendiaingoak ataka horretatik irteteko modua. Honek ere ez zuen ezer berririk asmatu behar izan, bere izaerari leial izatea eta ausart jokatzea izan zen erremedioa.
Arriskuak hartu arren, Lasok bere akats kopurua asko murriztea lortu du azken urtean eta, partidari txinparta sartuz, beste martxa bat sartuz, Artolaren soka hausteko gai izan zen. 9-1eko partzial batekin, sei tantoko abantailarekin heldu zen lan erdietara (5-11).
Eta, Artola jokatzeko zegoen arren, hortik aurrera Lasok ez zuen arazo handirik izan alde hori kudeatzeko, nahiz eta Artola 8-12 gerturatu. Izan ere, markagailuan atzetik joanda, alegiarrari partida hasieran erakutsitako sendotasuna falta izan zitzaion aurkaria gehiago estutzeko, eta, egia esan, zorte handirik ere ez zuen izan.

«Pop izarraren figuratik ihes egin nahi dut, ez naiz eroso sentitzen»

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

¿Qué es lo que defiende Aritz Otxandiano sobre las renovables?

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz
