Dabid LAZKANOITURBURU

Erdoganek Ukrainari buruz: «Vladimir Putin irrikan dago hau amaitzeko»

Turkiako presidenteak argi du bere lagun errusiarra prest dagoela gerra amaitzeko. Kremlinek, ordea, «une honetan» irtenbide baterako baldintzarik ez dagoela dio. Donbasseko eta Ukrainako botere errusiar-zaleek presa dute Moskuren altzotan erortzeko.

Turkiako eta Errusiako liderrak Samarkandan.
Turkiako eta Errusiako liderrak Samarkandan. (A. DEMYANCHUK | AFP)

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Ukrainako gerraren inguruan adierazi duenez, Vladimir Putin Kremlineko maizterra «irrikan dago hau behingoan amaitzeko».

«Bakea lortuko bada, indarrez hartutako lurraldea Ukrainari itzuli beharko zaio, noski. Putinek norabide horretan pauso batzuk egin ditu dagoeneko», ziurtatu du.

Lurralde horien artean, Krimea penintsula «bere jabeei» itzuli beharko diela gogorarazi dio Erdoganek Errusiari, lurralde horretan historikoki gehiengoa izandako tartariar herria buruan zuela, noski. Krimeako kanatoa tartariarrek osatu zuten: mongoleekin iritsitako borrokalari turkomanoek, alegia.

«Uzbekistanen Putinekin elkartu nintzen eta hau amaitzea nahi duela iruditu zitzaidan, gertakariak nahiko problematikoak direlako», azaldu du Erdoganek. Hori bai, gogorarazi duenez, «erratu dela onartzeko prest dagoen agintari bat ere ez da jaio munduan. Atzera egitea zaila izaten da», gaineratu du.

Zentzu horretan, Kremlinek adierazi duenez, «une honetan» ez da posible Ukrainako gerrari irtenbide politiko edo diplomatikoa ematea.

«Une honetan aukera hori ez da agerikoa», esan du Dimitri Peskov Errusiako Presidentetzako bozeramaileak, Errusiako Interfax albiste agentziak jakinarazi duenez.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak tropa errusiarrek «bi aukera» baino ez dituztela ohartarazi du: «Gure lurretik ihes egitea edo amore ematea».

Hala ere, «etsaiak egoera kontrolpean mantentzeko neurri zorrotzak» hartzen jarraitzen duela salatu du Ukrainako Armadako Estatu Nagusiak. «Ukraina osoan bonbardaketen eta misilekin egindako erasoen mehatxua dago oraindik», ohartarazi du.

Dena den, Ukrainaren kontraofentsibak aurrera jarraitzen duela dirudi. Donetskeko eta Luganskeko «Errepublika Popularrek» eta Jersoneko eta Zaporiyiako administrazio errusiar-zaleek Errusian sartzeko erreferenduma deitu dute hilaren 23tik 26ra bitartean eta dei larria egin diote Moskuri haren altzotan har ditzan.

Kontua da, hala ere, Donetsk, Jerson eta Zaporiyiako oblastetan (azken honetan hiriburua barne), lurraldearen ia erdiak Ukrainaren kontrolpean jarraitzen duela. Luganskeri dagokionez, Ukrainaren kontraofentsibaren jomuga da egun hauetan.

Britainia Handiko zerbitzu sekretuek ziurtatu dutenez, Errusiak bere KILO urpekoak Krimeako Sebastopoletik atera eta Novorosíiskeko portura eraman ditu, Errusiako hegoaldean

Expectación por una comparecencia de Putin pospuesta hasta hoy

Una anunciada comparecencia del presidente ruso, Vladimir Putin, mantuvo durante la tarde de ayer la expectativa sobre un posible anuncio del mandatario. Su anulación a primeras horas de la noche no hizo sino aumentar la intriga por el posible mensaje en una jornada en la que se sucedieron los anuncios desde Moscú y el Donbass.

A primera hora de la tarde se comunicó la comparecencia de Putin con la posible participación también del ministro de Defensa, Sergei Shoigu.

El anuncio llegaba después de que las repúblicas de Donetsk y Lugansk, así como los oblast de Jerson y Zaporiyia aprobaran celebrar referéndums de forma inmediata para respaldar su incorporación a la Federación Rusa.

La consideración de esas regiones como territorio ruso, elevaría la forma de intervención rusa al estimar que su territorio nacional está bajo amenaza.

Pero también estaba precedido por la aprobación de varias reformas legales en la Duma (Parlamento ruso) sobre sanciones por rendirse, negarse a combatir o presentarse en el servicio militar o por la declaración del presidente turco, Recep Tayyip Erdogan, sobre la voluntad de Moscú de acabar con la guerra. El retraso en la comparecencia -según medios rusos para pronunciarse sobre los referéndums- anunciada para las 18.00, hora de Moscú (19.00 en Euskal Herria), no hizo sino aumentar las especulaciones, incluida una eventual movilización general.

Más de dos horas después, el anuncio de la comparecencia fue anulado y, en principio, pospuesta hasta hoy.GARA