Kaiolako ordena berri baterantz?
Jokin Altunak Aimar Olaizolaren marka bat berdindu du, finalerdietarako zazpigarren aldiz jarraian sailkatuta. Hamabi urte badira azkenekoz enpresa bereko lau pilotari azken aurreko kanporaketara heldu zirenetik: Irujo, Barriola, Titin eta Gonzalez
Kaiolako azken bost txapelak jantzi dituzten azken bi pilotariek orain arte finalik jokatu ez, baina final laurdenetako bi multzoetako onenak izan direnak edukiko dituzte aurrean asteburuan. Statu quoak, nolabait, eutsi dio bere egoerari, baina Lau eta Erdiko arraro xamar honek ordena berri baten atarian jarri gaituela dirudi.
Esaterako, inor gutxik jar dezake zalantzan, palmaresa begiratzea besterik ez dago, Aimar Olaizola izan dela distantzia honetako espezialistarik onena -zazpi txapel jantzi ditu zortzi final jokatuta-; baina goizuetarraren zenbakiak alor batzuetan hobetzeko bidean dago Jokin Altuna, nahiz eta garaipenetan eta finaletan erakutsitako eraginkortasunean oraindik koxka bat geratzen zaion. Baina nafarrak sekula ez zituen sei final jarraian jokatu, gehienez lau izan ziren 2011 eta 2014 artean -3 txapelekin- eta behin baino ez zen, Altunak oraintxe egin bezala, zazpi aldiz jarraian finalerdietarako sailkatu -2011 eta 2017 artean-. 2002an lehen txapela jantzi zuenetik 2019an parte hartzeari utzi zion arte, 2003an eta 2010ean ez zuen parte hartu minez zegoelako; 2006, 2007, 2015, 2016 eta 2017an finalerdietan erori zen; eta bere emaitzarik txarrena 2009koa izan zen, final laurdenetan Julen Retegiren aurka galduta.
Amezketarraren kasuan, parte hartu zuen lehen txapelketan final laurdenetako ligaxkan erori zen, Olaizola II.a bera, Bengoetxea VI.a eta Artola bildu zituen taldean. Orduz geroztik, Altuna urtero sailkatu da finalerako, hutsik gabe.
Joseba Ezkurdiaren erregulartasuna ere oso kontuan hartzekoa da kaiolan, azken bost urteetan sartu baita arbizuarra lau onenen artean.
ENPRESA OREKA
Eta Aimar Olaizolaren nagusitasun horri esker, Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Urrutikoetxeak ere jarri dute euren alea; kaiola izan da Baiko/Asegarceren txapelketarik onena emaitzei begira azken urte luzeetan. Esaterako, 2012-2017 artean finalerdietan Bilboko enpresarenak izan ziren lau semifinalistetatik hiru -aurreko hirurez harago Saralegi eta Pablo Berasaluze izan ziren lau onenen artean-, baina azken urteetan joera hau erabat aldatu da, aurtengo muturreko kasua eman den arte: lau onenak Aspekoak dira.
Hamabi urte badira kaiolan azkenekoz halakorik gertatu zenetik, orduan ere laurak Aspekoak izan ziren -Irujo, Barriola, Titin eta Gonzalez-, eta Iberokoak eraman zuen txapela. Buruz burukoan ez dugu horren atzera joan beharrik, duela bi urte ere gertatu baitzen Altuna, Jaka, Ezkurdia eta Dariorekin. Txapela gaur egun Baikon den Jakak jantzi zuen orduan.
El primer punto se queda en Gernika
Poco más se le puede pedir al estreno del Winter Series de Gernika, en el Urriko Azken Astelehena, con las gradas llenas hasta los topes y agónica victoria local que llevaron el éxtasis a las gradas cuando Barandika-Lekerika cerraron su remontada con el 5-4 en el desempate, derrotanto a Erkiaga-Zabala, que no pudieron comenzar la defensa del título con un triunfo.
Y eso que, de la mano de un Aritz Erkiaga enchufadísimo, se hicieron con el primer set por 15-10. Apenas 48 horas después de hacerse con el oro en Biarritz, el de Ispaster dio otra exhibición rematadora, con Barandika totalmente desactivado.
Sin embargo, las tornas cambiaron en el segundo parcial, principalmente de la mano de Unai Lekerika, que tomó las riendas del partido y consiguió no solo dominar en el peloteo sino también enchufar a su compañero para llevar el partido al desempate (9-15).
En este último joko los vizcainos siguieron mandando, se adelantaron 1-4, pero un nuevo arreón de Erkiaga elevó la tensión al máximo. Su magia no fue suficiente. GARA