Ritxi AIZPURU
Musika argitaratzailea

Musikaren gaztak

Musikari batek abestiak sortzen dituenean entzule kopururik handienera iritsi nahi du; ezin da, ordea, gizarte maila guztien onespena lortu. Ba al dago publiko guztia batuko duen abestirik? Mainstream publikoarentzat sortzeak ez du esan nahi guztien gustuak aseko dituenik. Askorengana iristea zaila da. Zer da asko? Erlatibitatearen mende gaude. Jar ditzagun Euskal Herrietako mugak. Zein da bertoko mainstream artista edo taldea? Hertzainak taldeak hiru gau ikaragarritan 40.000 edo 45.000 sarrera salduko ditu. Horri esan diezaiokegu mainstream? Kontzertu horietara joango den ikuslea berezia izango da. Aitzakia nagusia da talde mitiko bat berriro ikustea. Batez besteko adina 40tik gorakoa izango da. Retromania bikaina egongo da. Aitzakia horrek irabazi egingo dio “musika gutxienekoa” da pentsamenduari. Kontzertu bereziak eta historikoak izango dira (ekintza guztiak dira historikoak, baina gertakizun bakoitzari ez zaio ematen garrantzi bera).

“Gazta tarta” gaiarekin S. Pinker-i musikaren zentralitateaz eztabaidatu diote, “musika gutxienekoa” dela erantzun diote. Askorentzat musika aitzakia baino ez da, bestarako, parrandarako. Beraz, adi-adi daudenentzat izan ezik, beste ikusle askorentzat, musika gutxienekoa da, musikak bidea ematen die ongi pasatzeko. Musikarik gabe ez dago jaia egiteko aitzakiarik. Orduan, zer? Aitzakia al da? Beharrezkoa al da? Musikaz disfrutatzeko arretatsu egotea da egokiena.