Errusiak azpiegituren %60 hautsi dion ukrainaraElurra iritsi da

Ukrainako Kiev hiriburuan urteko lehen elurtea izan zen atzo, negua bertan dela iragarriz. Negu gorria, Errusiako Armadak herrialdeko azpiegitura kritikoak erasotzen segitzen baitu. Atzo bertan Naftogaz hornitzaile nagusia bonbardatu zuen Ukrainako ekialdean. Bezperan, orain arteko erasorik handiena egin zuen Moskuk. Amore eman dezaten, ukrainarrak urik, argindarrik eta berogailurik gabe uztea da errusiarren asmo nagusia. Azpiegituren %60 suntsituta dago jadanik. Genya SAVILOV / AFP