GARA
DONOSTIA

Katixa Agirrek «Zinema festa bat da» aurkeztuko du

Katixa Agirrek ‘‘Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean’’ liburua argitaratu du Zinemaldiaren, Filmategiaren eta Donostia Kulturaren laguntzaz. Gaur aurkeztuko du Literaktum jaialdian, 18.00etan Tabakaleran.

Lana «premisa original eta dibertigarri batetik» abiatzen da: Zinemaldiaren 70. urteurren festan komunean bi ezaugarri dituzten gonbidatuak bilduko dira: Donostia saria jaso dute inoiz eta hilda daude egun. Agirreren hitzetan, aipatutako festan «Lauren Bacall inoiz baino eleganteago agertuko da, Gregory Peckek lanak izango ditu egoera ulertzen, Max von Sydow dantza egitera etorri da, Agnes Varda dokumental bat egiten saiatuko da eta, nola ez, Bette Davisek anfitrioi lanak hartuko ditu bere gain». «Gaua sorpresaz, ika-mikaz, mozkorraldiz eta oroitzapenez beteko da. Azkenean denak ados jarriko dira: zinema festa bat da, eta ospatu beharra dago», adierazi zuen Agirrek.