Jon ORMAZABAL
ZESTA PUNTA

Bidasoaz bi aldeetako txapelketak batu eta urte osoko «Jai Alai League» jaio da

Euskal kirolean aurrekaririk ez duen pauso honekin Gernika, Donibane Lohizune, Biarritz eta Paueko lehiaketek bat egingo dute eta denboraldia fase amaierako txapelketa batekin bukatuko da. Antolatzaileek «mugarritzat» jo dute lortutako akordioa.

Gernika, Biarritz, Donibane Lohizune eta Paueko ordezkariek aurkeztu zuten ekimena.
Gernika, Biarritz, Donibane Lohizune eta Paueko ordezkariek aurkeztu zuten ekimena. (O. MATXIN | FOKU)

Zesta-puntak bizi duen biziberritze fase honetan, mugarria izan daitekeen ekimen baten berri eman zuten atzo Gernikan. Izan ere, orain arte horren zatitua izan den kirol honek batasunerako pauso garrantzitsua eman du: Bidasoaz iparraldera eta hegoaldera -bakoitza bere aldetik- ziren pilotaleku eta txapelketa prestigiotsuak batuko dituen «Jai Alai League» sortu dute. Bi aldeetan aritu diren pilotariak berberak ziren arren, bi kirol sistema ezberdinetan lehiatzen aritu dira, baina atzo aurkeztutako akordioaren ondoren, historian lehen aldiz, liga bakar bat osatuko dute txapelketa nagusiek.

Akordio historiko honekin, kirol honen hazkundearentzat ikusten zen oztoporik handienari aurre egin nahi izan diote eta liga bateratuarekin urte osoa hartuko duen egutegi bat izango da, puntuazio eta ranking bateratuarekin. Lau txapelketa hauek osatuko dute liga: Gernikako Winter Series-ek, Donibane Lohizuneko Nazioarteko Torneoak, Biarritzeko Urrezko Xisterak eta Paueko Kopak. Gainera, pilotari onenak fase amaierarako txapelketarako sailkatuko dira. Dagoeneko Jai Alai League errealitatea da, Eraman Jai Alai (Gernika), Iparraldeko frontoi nagusiak -Donibane Lohizune eta Biarritz- eta Paue batzen dituena.

BATERATZE HISTORIKOA

Aurretik ere azpiko lan itzela egina zen arren, ukaezina da urtebetean Gernikako Winter Series txapelketak ikusgarritasun handia eman diola zesta-puntari eta Euskal Herri osoko zaleak joaten dira astelehenero Gernikara. Hala ere, hori ez da berria Iparraldean. Hamarkadak daramatzate frontoiak betetzen. Biarritzeko Urrezko Xisterak 46 edizio ditu eta historia eta pisu handikoa da Iparraldeko gizartean. Antzera gertatzen da Donibane Lohizuneko Nazioarteko txapelketekin ere. 25.000 zaletik gora batzen dituzte uda bakoitzean, uztaileko eta abuztuko partidetan. Paueko frontoi bikaina, azkenik, 2006an eraikitakoa da. Frantziako zirkuituan hirugarren zutabea da eta urtez urte pisu handiagoa hartzen ari da zesta-puntaren mapan.

2021. urtean bat egin zuten Donibane Lohizuneko, Biarritzeko eta Paueko frontoiek, Summer Leaguea sortzeko. Orduz geroztik zirkuitu bakarra osatzen dute Donibaneko Nazioartekoek (Internationaux), Biarritzeko Urrezko Xisterak (Gant D’Or) eta Paueko Kopak (Pau Cup). Orain Gernikako Winter Series-ek hiru horiekin bat egin eta denen artean Jai Alai League berria sortu dute.

Gauzak horrela, Gernikan momentu honetan jokatzen ari diren Winter Serieseko partidak Jai Alai Leaguerako puntuatzen ari dira jada. Liga honetako txapelketa guztiek izango dute puntuazio sistema bera eta horren arabera ranking bat osatuko da. Sailkapen hori aintzat hartuta, Jai Alai Leagueren azken fasea jokatuko da urte amaieran, rankingeko pilotari onenekin. Azken fase hori Hegoaldean, -ziur aski Durangoko Ezkurdi eraberrituan- jokatuko da urte amaieran. Jai Alive enpresa ekimen honetatik kanpo geratu da eta, printzipioz, udako World Tourrak bere horretan jarraituko du aurten.

Antolatzaileen iritziz, «Iparraldearen eta Hegoaldearen batuketak zesta-puntaren potentziala biderkatzen du. Lehiaketek bat egin ondoren, txapelketa hauen oihartzun mediatikoa are gehiago zabalduko da». «Etorkizunera begira, kirola sendotzeko eta hazteko aukerak zabaltzen ditu honek», gaineratu dute.

Beaskoetxea-López, primeros finalistas

Dos veteranos, Diego Beaskoetxea e Imanol López serán los primeros finalistas del Winter Series de Gernika tras imponerse a Olharan-Basque en dos sets (15-10 y 15-8) en la semifinal disputada ayer en La Catedral. De esta manera, el delantero gernikarra, aunque nacido en Miami, tendrá la oportunidad de despedirse en el torneo de casa, pues ya había anunciado que colgará el gerriko al término de las Winter Series, en un epílogo perfecto para una exitosa carrera.

Olharan-Basque se presentaron al partido como una de las dos parejas invictas en una primera fase en la que sumaron 11 puntos en tres victorias, pero ayer tuvieron que rendirse ante la calidad de unos motivadísimos Barandika-López. El delantero de Pau y el zaguero de Bidarte se habían mostrado como una pareja solidísima, que apenas cometían errores, pero ayer les tocó ir a remolque de una pareja rival que sumó mucho y llevó el peso del partido en todo momento.

Imanol López imprimó el ritmo desde los cuadros largos y Erkiaga estuvo acertado en el remate para llevarse los dos jokos, sobre todo el segundo, con cierta solvencia.

Ahora les toca esperar rival, que saldrá de la semifinal del próximo lunes entre Goikoetxea-Etcheto, primeros del grupo B con 11 puntos en tres victorias, y los locales Barandika-Lekerika, que se clasificaron a última hora eliminando a los vigentes campeones, Erkiaga-Zabala. J.O.