Lesioak atzean utzita, Imaz eta Peio Etxeberria Zornotzan berragertuko dira

Ander Imaz baja izan da azken hiru asteetan; Peio Etxeberria, azken bietan. Pilotalekutik at eduki dituen eskuko mina osatuta, biak Zornotzan berragertuko dira, elkarren aurka jokatuko duten partidan, Laso eta Rezustarekin bikotea osatuz, hurrenez hurren.
Otsail hasieran min hartu zuen Imazek eskuin eskuan, Eibarko lehian. Partida amaitu berritan onartu zuen oiartzuarrak minarekin aritu zela eta txapelketa osoan, oro har, «takoekin beste urteetan baino justuago» zebilela. Kanporaketetarako prest egotea espero zuela adierazi zuen.
Eskirozek ordezkatu du gipuzkoarra azken hiru jardunaldietan. Astez aste probak egiten aritu da Imaz, baina orain arte ez da jokatzeko moduan sentitu. Lasok, Eskirozekin bikotea osatuta, hiru partidatik bakarra irabazi du, azken asteburuan, hain zuzen ere.
Aspeko aurrelariak, bestalde, azken bi jardunaldiak eman ditu jokatu ezinda eta Irribarriak ordezkatu behar izan du. Rezusta ez da gaizki moldatu Aramako aurrelariarekin, bi partidak irabazi baitzituen. Zazpi garaipen lortu ditu Aspeko bikoteak ere.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
