Sancet eta Simon ez, baina Yuri eta De Marcos bai, Barçaren aurkakoan
![Yuri, Berenger besarkatzen, Gironaren aurkakoan.](/media/asset_publics/resources/000/981/886/article_main_landscape/0312_kir_athletic.jpg)
Athleticek ez du lan erraza izango gaur, Xavi Hernandezen Bartzelona ahaltsuaren aurka jokatuko baitu (21.00). Zuri-gorriek San Mamesera hurbilduko diren zaleen hauspoa baliatuko dute hiru puntuak eskuratzeko. Ernesto Valverderen taldeak ez du irabazterik lortu azken hiru partidetan -Rayo Vallecanoren aurka hutsean berdindu zuen, eta Gironaren (2-3) eta Atletico Madrilen aurka (1-0) galdu zuen-. Beraz, zuri-gorriek Europarako trenera igo nahi badute, gaur emaitza on bat lortu beharko dute, berriro ere, txapelketa kontinentaleko postuen lehia betean egoteko.
Valverdek De Marcos eta Yuri, hamaikakoan ipini ohi dituen hegaleko bi atzelariak, berreskuratu ditu, azken asteetako entrenamendu saioetan minduta egon ostean. Bi jokalariok osatuta egotea berri ona da entrenatzailearentzat, kontuan hartuta Iñigo Lekuek lesio muskular larria duela eskuineko hankan. Berri onak dauden moduan, txarrak ere badira zuri-gorrientzat: zigortuta dagoen Oihan Sancetek eta Akilesen tendoia oraindik ondo ez duen Unai Simonek ezingo baitute jokatu.
![0810_eh_txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/809/article_thumb_horizontal/0810_eh_Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a las txosnas por no usar el TicketBai
![0810_p004_txipi01](/media/asset_publics/resources/001/144/814/article_thumb_horizontal/0810_p004_txipi01.jpg)
«‘Txipi’ siempre estuvo perseguido por el GAL y las fuerzas represivas»
![0811_gales_haurrak](/media/asset_publics/resources/001/145/112/article_thumb_horizontal/0811_gales_haurrak.jpg)
Todos los nombres y todos los rostros de los niños y niñas vascas de la guerra
![0811_eg_gloria](/media/asset_publics/resources/001/145/116/article_thumb_horizontal/0811_eg_gloria.jpg)
«Nos da miedo ver el monstruo que se creó durante 70 años en Colombia»
![0814_kul_goenaga](/media/asset_publics/resources/001/146/223/article_thumb_horizontal/0814_kul_goenaga.jpg)