IKER GURRUTXAGA
MUSIKHARIA
Elkarrizketa
AXERI, FANE eta denso
Etxepe kolektiboko kideak

«Izan Gozategi edo izan Daddy Yankee, baina dantzarako musika zaleak gara»

Kolektibo gisa funtzionatzen duten musika proiektuak gero eta ezagunagoak zaizkigu, nahiz eta ez den fenomeno berria. Debagoienan sortutako Etxepe da azkenaldian boladan dagoen horietako bat, Arrasateko eta Aramaioko gazteek osatutako diziplina anitzeko taldea. Lehendabiziko lanaren aurkezpen biran murgilduta daudela izan gara haiekin.

(ETXEPE eta Aritz SOLA)

Kaleratu duzuena diskoa dela esan daiteke?

Axeri: Bai, mixtapea, diskoa….

Fane: Eginda genituen abesti guztiak batu eta aurkezpen moduan kaleratu ditugu.

Baina kantu berriak atera dira dagoeneko. Astero tarte bat hartzen duzue horretarako?

Axeri: Sortzen gabiltza etengabe. Orain atera dira hauek, baina ateratzerako bagenituen beste zenbait kantu sortuta.

Etxepe zer ulertu behar da, Eli, Fane eta Axeriren proiektu bezala edo kolektibo moduan?

Axeri: Nik uste dut kolektiboa garela, nahiz eta hiru lagun elkartu ginen hasieran. Gerora jende gehiago jarri da gurekin harremanetan eta denak ongietorriak gara.

Fane:

Bai, printzipalak hirurok garen arren, Lil Budu edo Harakin ere dagoeneko parte garrantzitsua dira, adibidez.
Etxeperen izena nondik dator?

Axeri: Gure lokalaren edo estudioaren izena da. Gu jaio aurretik zeukan izen hori bera eta mantentzea erabaki dugu.

Zazpi jauzitik drill bat sortzen duzue. Nori bururatzen zaio hori?

Axeri:

Hori Maidari bururatu zitzaion, Eliren anaiari. Beat bat sortu zuen erritmo horrekin eta guk sekulako gogoz hartu genuen. Letra sartu eta egurra eman genion, azken emaitza hau lortzeraino.

Zortzi abizen zer da, lau egile zaudetelako atzean?

Fane: Lau egile gaude kantu horren atzean, eta batzuetan ekoizlea Maida izaten da eta besteetan Denso. Gauzak etortzen diren moduan sortzen dira, baina ez dugu aurreikusten zer etorriko den, unean unekoa sortzen dugu.

Bigarren kanturako, ordea, estiloa aldatu egiten da. Marseilla ukituak ditu honek, Denso?

Denso:

Niretzat drill bat da, reggaetoiarekin.
Letrarekin jolasean zabiltzate Etxeperen kontuarekin denbora guztian, eta hemen errepika esanguratsua da. Hori dago lehendabizi edo oinarria dago sorreran?

Fane: Letrak hasierako ideia bat lokalera eraman eta horren inguruan sortzen dira. Grabatzen ari ginela atera zen «Etxepen, Etxepen, beheraino dantzatzen» lelo edo esaldi hori. Nik festa moduko bat dela esango nuke. Tokiari, gure lokalari, etengabeko erreferentzia egiten gabiltza gure letretan.

«Etxeperen logika» ulertu al da?

Axeri: Akaso norbaitek bai, kar-kar.

Fane: Ez genuen espero halako harrerarik, nahiz eta herrian ikusi dugun baietz. Kontzertuak egiten hasi ginen, eta gustatu dira. ‘‘Alboka’’ etorri zenean halako leherketa bat eman zela esan dezakegu. Oso pozik gaude.

«Amaitu gabeko gauak» kantutik atera dut hori, Puerto Ricora bidaiatzera gonbidatu nau abesti honek.

Denso:

Afrobeat musika edo afro-trap bezala hartzen dut nik kantua.
«Shukran»-ek lotura dauka?

Denso:

Hori da, Puerto Ricon baino askoz gehiago, Afrikako udan ikusten dugu guk kantu hau.
Udarekin ulertu behar diren kantuak dira, ezta?

Axeri:

Bai, gauak luzatzen direlako.
Bizitzan gauza txikietan topatzen da gozamena?

Axeri:

Bai, eta lagunekin edo familiarekin, maite dituzun horiekin badira gauza horiek, askoz ere hobeto.
«Domeka» izan daite post-Shukran bat? Iluntasuna eta ajea daude hor atzean.

Fane:

Beata Elik egin zuen, abeslaria denak. Nahikoa segidan atera zen, egun batean. Gau horretan bertan igo nahi genuen, baina goizaldeko 3:00ak ziren. Iluna bada, bizitza ez delako beti festa eta barrea, momentu ilunagoak ere izan ditugu eta hori ere badago kantu horretan.
BARRAK HIZKUNTZAK NAHASTUZ IDAZTEN DITUZUE.

Fane:

Nahiz eta akaso egokiena ez den eta denei gustatu ez, hizkuntzaren erabilera horrelakoa da. Etxean dena euskaraz egiten dut, baina lagunen artean dena nahasten dugu, eta horregatik ingelesezko hitz batzuk tartekatzea.
Segidan, ordea, kontrapuntua jartzen duen «Rockstar» kantua dator. Ezer organikorik bada? Modan dago estilo hau, ezta?

Fane: Beat hau internet bidez eskuratutakoa da. Bengok, esaterako, erabiltzen ditu halakoak, eta nik txikitatik rock-punk taldeetan asko jo dut. Hortaz, naturalki sortzen da dena.

Orain elektronikoagoa den musika egin arren, sentitzen zarete rockstar?

Fane: Beti izan gara rockstar, orain ere bai!

Nik bederen bachata itxura hartu diot «Ready» kantuari. Horretatik baduela esango zenuke?

Axeri:

Bada ez, ez dugu izan hori buruan. Erritmo dantzagarri bat du argi eta garbi.

Hisiari abesten diozue, zer da zuen «Despechá» propioa.

Axeri:

Bai, bai, baina Rosaliak baino lehenago atera genuen gurea!
«Klub» kantuan bi espazio banatzen dituzuelako. Gaztetxean rocka eta gero tabernan technoa entzuten dela diozue. Berri Txarrakek ‘‘S.M.T.’’ kantuan esaten zuen gazteria technoak soilik mugituko zuela. Hala da?

Axeri:

Bada, Berri Txarrak entzun dut, baina ez nuen hori gogoan.

Fane: Reggaetoia ere bai parrandarako, noski. Gaur egun gero eta gutxiago bereizten dira bi espazioak. Baina banaketa hori gutxiagora doa eta horrela behar du izan. Musika musika da eta bakoitzak bere gustuak ditu. Kontzertuak eta bai, baina gero, izan Gozategi edo izan Daddy Yankee, dantzarako musika zaleak gara.

Tradizioari traizioa egitea edo zikintzea gogoko duzue.

Fane:

Ez diogu tradizioari irain egiten. Norbaitek horrela hartzen badu, guztiz kontrakoa da. Artean denbora guztian apurtu egin behar da, edo horrela ulertzen dut nik.
«Alboka» santamasei begira atera zenuten, ezta?

Fane:

Bai, baina ez. Letra herriko festen ostean egin genuelako, sanjuanetan. Gero, technoaren zatia etorri zenerako, santamasak gainean genituen eta unea aprobetxatu nahi genuen kantua aurkezteko.

Gaiteroak goizeko 8.00etan. Orain badakigu noiz ateratzen diren. Une garrantzitsua da, edo?

Axeri:

Arrasatekoa baldin bazara ezin duzu hutsik egin. Herri guztia batzen da bertan eta oso une polita izaten da. Sekulako giroa egoten da.
Hitz bat sortu duzue. Kontziente al zineten pasa zitekeela?

Axeri:

Espero genuen harrera txukuna izatea Euskal Herrian, jendeak harriduraz hartuko zuelako. Baina ez genuen halako dimentsioa hartzerik espero, nahiz eta potentea zela bagenekien.
Zuzenekoetan Ttatta, Mutiko eta Densorekin bazabiltzate. Baina zer dator udaberritik aurrera?

Axeri: Zuzeneko asko etorriko dira. Kontzertu asko lotuta ditugu dagoeneko, baita abesti berriren bat edo beste ere. Topera gatoz.

Fane:

Azken kontzertuak izan dira, apirilaren 22an, Esne Beltzarekin, Lazkaon; eta, atzetik, ‘‘Jetplane tour‘’ delakoan, apirilaren 27an Donostiako DabaDaban eta 28an Iruñeko Rockollectionen.
Udarako espero behar dugu kantutzarrik?

Axeri: ‘‘Perreo diabólico’’ bat dator.

Fane: Ez dakigu hit bat izango den edo ez.

Denso: Hitz bat ezin da sortu edo aurretik izendatu, atera eta gero sortzen delako.