Patxi
Eta Patxik urrian erretiroa hartzean zer? Zer gertatuko da? Gustatuko litzaidake esatea norbaitek aitortuko diela hari eta haren bi anaiei (Marinori eta Antoniori) ezin dela azken 40 urteetako euskal musikaren historiarik egin haiek aipatu gabe. Baina harrituko ninduke. Normalean, oholtzaren atzealdean daudenek ez baitute jasotzen aitortza publiko handirik. Beraz, zutabetxo hau aprobetxatuko dut Patxiren senaren, ausardiaren eta temaren goraipamena egiteko. Ez baita aski, une egokian, leku egokian eta jende egokiaz inguratuta egotea. Ez baita zorte edo familia kontua; beste zerbaiten seinalea da zure curriculumean Soñua, Oihuka eta Gor diskoetxeak agertzea. Edota zure izena 80ko hamarkadatik hona Euskal Herriko rockean ezinbestekoak gertatu diren musikarien, eta haien lan esanguratsuenetako batzuen, alboan agertzea. Hori bai, itzalean, beti itzalean.
Euskal diskogintzaren ziklo osoaren lekuko eta eragile, berau sortzen, hazten, heldutasunera heltzen eta eraldatzen ikusi du. Formatu digitalek eta Internetek eragindako musika kontsumitzeko modu berriek hilaurren utzi zuten diskogintza baten azken mohikanoetako bat gertatu arte. Hari tokatu zaio hondora zihoan ontziaren lemari eustea. Garai eta jendartearen beharretara ahalik eta modu duinenean egokitzea. Eta lortu duelakoan nago, erretirora iritsi da, ez da gutxi. Baduk garaia atseden apur bat hartzeko, baina askok Goren hutsunea sumatuko dugu. Memoriak idazteko asmorik?
![0803_eus_memoriaosoa](/media/asset_publics/resources/001/142/914/article_thumb_horizontal/0803_eus_memoriaosoa.jpg)
Oroimen Zentroari saria «iraingarria eta umiliagarria» dela salatu dute
![0804_eg_euskalmet1](/media/asset_publics/resources/001/143/056/article_thumb_horizontal/0804_eg_euskalmet1.jpg)
«En pocos años, previsiblemente, superaremos la canícula de 2003»
![0804_mun_rubenzamora](/media/asset_publics/resources/001/143/063/article_thumb_horizontal/0804_mun_rubenzamora.jpg)
«Es probable que acabe teniendo de vecino de celda al presidente Arévalo»
![0806_kir_duplantis](/media/asset_publics/resources/001/143/663/article_thumb_horizontal/0806_kir_duplantis.jpg)
Este tío no tiene techo: Duplantis, oro con récord mundial (6.25)
![0808_eg_naroaagirre](/media/asset_publics/resources/001/144/163/article_thumb_horizontal/0808_eg_naroaagirre.jpg)