Iñigo URIZ FOKU
BEGIRADA

«Kontuz, polizia arrazista ehizan»

Irungo Harrera Sareak deituta, hamarnaka pertsonek Polizia espainolak han duen komisaldegiaren aurrean salatu zuten migranteak atxilotzeagatik jai egunak eskaini izana. Izan ere, Poliziaren Buruzagitzak konpentsazio egunak eskaini zizkien Irungo Atzerritarren eta Mugen Brigadako agenteei, uztailaren lehenetik aurrera migratzaileak atxilotzearen truke. Polizia sindikatu baten salaketaren ondorioz agindua baliogabetu eta berau sinatu zuen inspektorea zigortua izan bada ere, arrazismoak Polizia espainolean duen hazkundearen erakusgarri da.