@xare
BEGIRADA

Arma-karrera amaigabea

Astelehen gauean hodei bitxi bat agertu zen Euskal Herriko zeruan, eta horren jatorriari buruzko eztabaida sortu zen sare sozialetan. Atzo Frantziako iturriek jakinarazi zutenez, Frantziako planeagailu hipersoniko baten probak utzi zuen arrastoa zen. Arma hipersonikoek abiadura izugarria hartzen dute (6.000 km/h baino gehiago), eta aurreikusi ezin diren ibilbideak egiten dituzte. Horregatik, etsaiaren aireko defentsei ihes egin diezaiekete. Gaitasun hori izan ala ez, arma-karrera amaigabeak bere gorenean jarraitzen du.