FRANTZIAR GOBERNUA
BEGIRADA

Europol, lotsagarri

Europol lotsagarri utzi du Espainiar Poliziaren hitzak bere egin izanak. Erakunde honen 2023ko Europako «terrorismoari» buruzko txostenaren arabera, Euskal Herriko eta Kataluniako mugimendu independentistak Estatuko «aktiboenak eta bortitzenak» dira. Diana Riba eurodiputatuak (ERC) Europoleko zuzendari Jean-Philippe Lecouffe interpelatu du, eta honek erantzun dio informazioaren iturria espainiar Estatuko Segurtasun Indarrak direla. Izan ere, polizia europarra espainiar Poliziaren hitzak kopiatzera mugatu da. Ea ikasgaiak zeozertarako balio duen.