GARA
DONOSTIA
2023KO TOURRA

Nazioarteari herri izaera erakutsita, erronka betetzat jo du Gure Eskuk

Gure Eskuk errana zuen Tourra Euskal Herritik igarotzean ikurrinez osatutako olatu bat sortzeko asmoa zuela. Ikurrinaren bidez, behin eta berriro, agertu dute euskaldunek herri sentimendua. Ekimena ez da bukatu, gaur Zuberoatik igaroko baita lasterketa.

Jende andana batu zen errepideetan, ikurrinak eta euskal ikurrak eskuan, Tourrak Euskal Herria zeharkatu bitartean.
Jende andana batu zen errepideetan, ikurrinak eta euskal ikurrak eskuan, Tourrak Euskal Herria zeharkatu bitartean. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Nabarmena da egunotan Tourra Euskal Herrian bertan izan dugula eta oraindik ere azken agerraldia egingo du euskal errepideetan, gaur Zuberoan izango baitira, 40 kilometro inguru zeharkatzen. Hain sona handiko kirol ekitaldia izanik, Gure Esku dinamikak honen oihartzuna baliatu nahi izan zuen olatu erraldoi bat osatu eta nazioarteari Euskal Herriaren herri izaera erakusteko. Atzo, egindako ekimenaren balantzea egitean, mugimenduko bozeramaile Josu Etxaburuk «balorazio ezin hobea» egin zuen.

«Euskal herritarrok harrotasuna erakutsi dugu, herri izaera. Burujabetza osoa lortzeko bidean herri sentimendu hori islatu behar dugu, eta hori da plazaratu duguna, hori da nazioarte osoari erakutsi dioguna, ikurrinen bidez. Hunkigarria izan da leku guztietan bizi izan duguna», adierazi zuen Donostiako Alderdi Ederren egin zuen balorazioan.

Eskerrak eman dizkie euskal herritarrei egindako lan eskergagatik, Tourrak Euskal Herrian egin dituen 584,5 kilometroak ikurrinez bete eta erabakitzeko eskubidearen aldarria txoko guztietan nabarmen erakustearren. «Erakusteko gai izan gara. Hasieran esan genuen gure asmoa ikurrina olatu bat sortzea zela; esan eta egin, burutu dugu, eta ikurrina izan da behin eta berriro, han eta hemen agertu den ikurra», goraipatu zuen.

LANEAN JARRAITU BEHARRA

Josu Etxaburuk azpimarratu zuenez, burujabetza osoranzko bidean tarteko helmugak baino ez dira hauek, eta lanean jarraitu beharra dago, «pedalkadaz pedalkada herri honek bere etorkizuna libre erabaki dezan eta burujabetza osoa lor dezan».

Dena den, Gure Eskuren ikurrinen ekimena ez zen astelehenean amaitu; gaur bukatuko da, hain justu. Zuberoako herri batzuetatik pasatuko da Tourra bere bosgarren etapan -40 kilometro egingo ditu euskal errepideetan, zehazki; Pauen hasi eta Larüntzen bukatuko da, 163 kilometro, orotara- eta hor izanen dira, «Euskal Herria zazpi lurraldeko herria dela eta bere etorkizun politikoa erabaki nahi duela aldarrikatzen».

Hortaz, Gure Eskuk bihar, uztailak 6, 11.30ean, eginen du Bilboko Karolan bere azken eta behin betiko balorazioa.



«El evento social de más adhesión» para Lakua

Casi 600.000 vascos salieron a la calle el sábado y el domingo para presenciar a pie de carretera las dos primeras etapas del Tour de Francia y más de 106.000 se han acercado estos días a la “fan-zone” de Bilbo, récord de asistentes a la zona de juegos de esta carrera fuera del Estado francés.

Son datos aportados por el portavoz del Ejecutivo de Gasteiz, Bingen Zupiria, que junto con el consejero de Seguridad, Josu Erkoreka, hizo ayer un balance del desarrollo del “Grand Départ” de la ronda gala en Euskal Herria, que ha acogido las tres primeras etapas.

En las dos primeras (de la tercera aún no hay datos) «casi 600.000 vascos salieron a la calle» a ver la carrera. El primer día (Bilbo-Bilbo) congregó a 364.000 personas, el 70% de ellas en la capital vizcaina, aunque también hubo mucho público en Ganguren y Pike.

En la segunda etapa Gasteiz-Donostia hubo 294.000 personas, casi la mitad en la capital alavesa, aunque también con mucha afluencia en la Zurriola (Donostia), Tolosa, Alkiza y Jaizkibel.

Estas cifras han convertido al “Grand Départ” en el «evento social que más adhesión ha tenido en Euskadi en las últimas décadas», se ha felicitado Zupiria, que ha considerado que para los vascos el paso del Tour ha sido «una gran celebración».

Además, casi 7 millones de televidentes en el Estado francés vieron la prueba los dos primeros días (con picos de más espectadores), un millón vio cada etapa a través de RTVE, otro millón en la televisión alemana, 800.000 en Bélgica, 772.000 en Italia y 6000.000 en Dinamarca, ha precisado el portavoz. GARA