Andreas HILLERGREN AFP
BEGIRADA

Desobedientzia, kontzientzia sortzeko

Greta Thunberg klima aktibistak epaiketa izan zuen atzo, aurreko hilabetean Malmo hiriko petrolio-ontzi kaia blokeatu zuen manifestazio batean Poliziari desobeditzea leporatuta. 30 bat kamioi blokeatuta zeudenean Poliziak lurrean zeuden manifestariei mugitzeko eskatu eta Thunbergek eta beste hiruk obeditzeari uko egin zioten. 1.500 koroa suediarreko isuna jaso zuen (130 euro). «Ikusle ez izatea eta erregai fosilentzako azpiegitura hau fisikoki geldiaraztea hautatu dugu. Etorkizunaren gaineko boterea berreskuratzen dugu», idatzi zuen Instagramen.