Bob EDME FOKU
BEGIRADA

Irun eta Hendaia arteko droneen aurkako garaipenak

Atzerritarren Defentsarako Abokatuak elkarteak, Etorkinekin Diakite federazioak eta SOS Arrazakeriak bigarren garaipen bat lortu dute Irun eta Hendaia arteko droneen auziari dagokionez. Uztailaren 13an Paueko Auzitegiak, haien eskearen alde agertu, eta muga zaintzeko droneak erabiltzea debekatu zuen, eta atzo Frantziako Estatu Kontseiluak atzera bota zuen Pirinio Atlantikoetako Prefeturak aurkeztutako helegitea, droneen erabilera horrek «modu larrian erasotzen diolako» pertsonen bizitza pribaturako eskubideari.