MIGRAZIOAREN AURKAKO OLDARRALDIA

Bibby Stockholm kartzela-itsasontzia betetzen hasi dira britainiarrak

Bibby Stockholm itsasontziaren zenbait argazki -patio ñiñimoa barne-, eta atzo kanpoan protesta egin zutenena.
Bibby Stockholm itsasontziaren zenbait argazki -patio ñiñimoa barne-, eta atzo kanpoan protesta egin zutenena. (Ben STANSALL - Andrew MATTHEWS | AFP)

Dagoeneko Bibby Stockholm itsasontzi-kartzelan daude asiloa eskatu duten lehenengo 50 iheslariak. Gobernu britaniarrak 500 izatea aurreikusi du. Asilo eskaria tramitatu bitartean, 18 hilabetez giltzapetu nahi ditu ontzian. Amnistia Internazionalak eta Care4Calais bezalako erakundeek gogor salatu dute britainiarren jokabidea.