Marco BERTORELLO AFP
BEGIRADA

Opuseko izarra itzaltzen ari da

Duela urtebete Frantzisko aita santuak Opus Deiren prelatutza pertsonala aldatu zuen. Praktikan, ordenaren prelatua ezin zen apezpiku izan, eta apezpikuen kongregazioaren mende egotetik Obra kleroaren dikasterioaren menpe egotera pasa zen. Opusen boterearen murrizketa gisa ulertu zen urrats hori. Mugimendu berri batean, Frantzisko aita santuak erabaki du prelatutza pertsonalak beste edozein elkarte klerikal publiko bezalakoak izatea, Opusen boterea are gehiago lausotuz.