Henry NICHOLLS AFP
BEGIRADA

Guztion bizitza hobetzeko, medikuak greban

Ingalaterrako ospitaleetako milaka mediku gaztek lau eguneko greba hasi zuten atzo, 2008an austeritate politikak ezarri zirenetik, erosteko ahalmena galdu duten horien soldatak hobetzea eskatzeko. Grebalariek defendatzen dute ordainsari hobeek Osasun Zerbitzu Nazionalean (NHS) lan egitera mediku gehiago erakarriko dituztela, eta horrek «guztion bizitza hobetuko duela, pazienteena barne». NHS krisi sakon batean murgilduta dago, Tori Gobernuak bultzatutako murrizketak eta pribatizazio planak direla medio.