Gabriel BOUYS AFP
BEGIRADA

Zenbat eta beranduago, orduan eta nabarmenagoa

Luis Rubiales Futbol Federazio espainoleko presidenteak Munduko Txapelketako finalaren ospakizunean jokalari bati egindako erasoa agerian uzten ari da federazioaren beraren matxismoa eta ustelkeria. Lehenik eta behin, jokalariaren komunikatu faltsu batekin estaltzen saiatu ziren; gero, garrantzia kendu nahian, jokalariari eta haren senideei erasotzailearekin bideo batean agertzeko presioa egin zieten. Azkenean, Rubialesen barkamen eskaera isekazko justifikazioa izan zen. Egileak hor segitzen du, karguari atxikita. Lotsagarria, guztia.