Jair CABRERA TORRES EUROPA PRESS
BEGIRADA

Kooperanteen lana, mehatxupean

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garapenerako GKE-en Koordinakundeak, 83 kide biltzen dituenak, atzo ohartarazi zuen egiten duten lana «gero eta gehiago jazartzen» dela mundu osoan, baina bereziki Erdialdeko Amerikako herrialde batzuetan gertatzen dela, hala nola Nikaraguan, Guatemalan eta El Salvadorren. Izan ere, Front line defenders erakundearen datuen arabera, 2022an, gutxienez, giza eskubideen 401 defendatzaile hil zituzten 26 herrialdetan. Krisi eta ezegonkortasun garai honetan, kooperanteen lana oso arriskutsua bihurtu da.