Isabelle MIQUELESTORENA
BEGIRADA

Comète Sareko kideak, beti gogoan

Urtero bezala, Comète Sarearen Lagunak elkarteak omenaldi eta memoria ekimenak antolatu ditu, ultraeskuinak indar kezkagarria hartu duen garaiotan, nazismoaren kontrako borrokan aritu ziren hegazkin pilotuak erreskatatu, eta ezkutatzen dena arriskatu zuten antifaxistak gogoratzeko. Bidasoako pasabidea puntu oso garrantzitsua izan zen ehunka pertsona arriskutik at jartzeko. Iaz, 94 urteko Josephine Agirreren heriotzarekin, sarearen euskal sekzioak bere azken kideetako bat galdu zuen. Ez ditugu ahaztuko.