Gabriel BOUYS FOKU
BEGIRADA

Eskuin muturra Europako hauteskundeei begira

Matteo Salviniren Ligako urteroko mitinean, Pontidan, Italiako iparraldean, Marine Le Pen Rassemblement Nationaleko (RN) liderrak parte hartu zuen aurten. Sintonia eta konplizitatea erakutsi zituzten. Hala ere, «migratzaile oldearen» eta Europako erakundeen aurkako ohiko erretorikatik harago, ez dirudi Salvinik datorren urteko Europako hauteskundeetarako Europako eskuina eta eskuin muturra batzeko duen proiektua aurrera aterako denik. Dagoeneko, Forza Italiako bazkide den Antonio Tajanik, PPEko kideak, ezetz esan dio.