Joel CARRETT EUROPA PRESS
BEGIRADA

Aborigenen onarpenari buruzko bozketa Australian

Australiarrak Konstituzioa aldatzeko eta nazio indigenak aitortzeko gobernuaren proposamena bozkatzen hasi ziren atzo. “Herri aborigenekin eta Torresko itsasarteko uhartetarrekin adiskidetzea” izeneko atal berri bat sartuko litzateke. Atal horrek “Voice” izeneko organoa sortzea aurreikusten du, indigenek osatua, Gobernuari eta Parlamentuari jatorrizko herriekin lotutako gaietan aholku emateko. Inkestek diote ezezkoak irabaziko duela. Ez dirudi jatorrizko herriekiko diskriminazioa honekin amaituko denik.