Nipah DENNISN AFP
BEGIRADA

Interes-tasen igoeraren itzal luzea

Ghanako Kongresu Nazional Demokratikoa oposizioko alderdiak kalera atera zituen atzo bere jarraitzaileak, Akkra hiriburuan, bizitzaren garestitzeagatik eta langabezia masiboagatik protesta egitera. Beste herrialde asko bezala, Ghana aberatsa da, kakao- eta urre-ekoizle handia da, eta gas- eta petrolio-erreserba handiak ditu, baina interes-tasen igoerarekin zorraren karga izugarri handitu, eta inflazioa kontrolik gabe hazten ari da, eta horrek herritar xumeak pobretu ditu. Sistema ekonomiko bidegabe baten beste biktima bat da.