Oskar MATXIN EDESA FOKU
BEGIRADA

Hidrogeno promesen atzean, betiko eskaera fosilak

Petronorrek hidrogenoa ekoizteko lehenengo elektrolisigailua aurkeztu zuen atzo. Urtean 350 tona ekoitziko ditu, Muskizko findegiak petrolioarekin ekoitzi ditzakeen 12 milioi tonen %0,003. Etorkizuneko erregai bezala aurkezten saiatzen dira, baina Repsoleko kontseilari ordezkari Josu Jon Imazek ez du batere garbi, antza denez, horrela izango denik. Atzoko ekitaldia baliatu zuen, bere helburu eta erregulazio klimatikoak apaldu ditzan Europari berriz ere eskatzeko. Irudia: Imaz eta Urkullu lehendakaria, aurkezpenean.