GARA
GASTEIZ

Arartekoak Lakuari eskatu dio torturaren biktimen eskaerak epe barruan ebazteko

Arartekoak Lakuako Justizia Sailari eskatu dio bere esku dauden bitarteko guztiak jar ditzala torturaren biktima guztien eskaerak, izapidetzen ari direnak, epe barruan ebazteko. Hala dio Egiari Zor Fundazioak jarritako salaketaren ondorioz argitaratutako ebazpenean.

Atzo Iruñean aurkeztutako jardunaldiak, “Tortura, erreparazio urratsak” lelopean.
Atzo Iruñean aurkeztutako jardunaldiak, “Tortura, erreparazio urratsak” lelopean. (Iñigo URIZ | FOKU)

Arartekoak Lakuako Gobernuko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari eskatu dio bere esku dauden bitarteko guztiak jar ditzala torturaren biktima guztien eskaerak, izapidetzen ari direnak, epe barruan ebazteko, uztailaren 28ko 12/2016 Legearen arabera. Hala jasotzen da Egiari Zor Fundazioak egindako salaketa baten ondorioz argitaratu berri duen ebazpenean.

Atzo komunikabideei bidalitako ohar batean azaldu zuenez, Egiari Zor Fundazioko ordezkariek Arartekora jo zuten zenbait gai eta gogoeta azaltzeko. Besteak beste, adierazi zuten beste biktima batzuekin alderatuta, torturaren biktimei tratu diskriminatzailea ematen zaiela sentitzen dutela, eta eskatu zuten ez dadila gehiago naturalizatu giza eskubideen urraketa.

Era berean, salatu zuten ezein araudik ez duela garatu 12/2016 Legea, EAEn 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa, eta tramitazio arazoak eta atzerapenak nabarmendu zituzten.

Egintza horien aurrean, Arartekoak zenbait jarduera burutu ditu, adibidez, txosten bat egin du tortura delituaren nazioarteko testuinguruaren eta legez babesteko tresnen gainean, edo Lakuako Gobernuko agintari nagusiekin harremanak izan ditu, haiei kontsulta-egileen kezkak eta gogoetak helarazteko.

Hala, Gobernuko arduradun nagusiekin bildu zen, legearen aplikazioari heltzeko, eta kezka agertu zien biktimak errekonozitzeko eskaerak izapidetzean atzerapena gertatzen ari delako eta atzerapen horrek biktimengan eragina duelako. Horregatik sailari eskatu zion bere esku dauden bitarteko guztiak jar ditzala torturaren biktima guztien eskaerak epe barruan ebazteko, uztailaren 28ko 12/2016 Legearen arabera.

Era berean, Arartekoak, bere eskumen eremuan, lege horren aplikazioa zertan den aztertzen jarraituko du. Horretarako, beharrezko harremanak izango ditu Lakuako arduradunekin, baita beraien eskaerak izapidetzen ari diren biktimekin ere. Nabarmendu duenez, eskaera horiek ebazteko epea beste 24 hilabetez luzatu da, «modu egokian eta ahalik eta eperik laburrenean ebatz daitezen».

Egiari Zor Fundazioak eginiko kontsultan, honako kasu hau salatu zen: Arturo Espejo guardia zibilaren sustapen profesionala; Lakuaren 2017ko txosten baten arabera, guardia zibil horrek izapidetutako operazio batean, torturaren biktima izan zen Mikel Zabalza. Kasu horri buruz Arartekoak argi adierazi zuen bere jarrera Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunean helarazi zuen erakunde-adierazpenean.

Hauxe adierazi zuen bertan: «Bateraezinak dira tortura goretsi edo justifikatzea eta egintza hain gaitzesgarriak ez errepikatzeko bermea. Are gehiago indultuak, ohore publikoak edo sustapen profesionalak ematea modu frogagarrian torturatzat jotako ekintzengatik kondenatuak izan direnei edo halako egoeretan nahastuta agertzen direnei. Gizarteak zigorgabetasun pertzepzioa izateak edo gizon-emakumeen kontzientziari nazka ematen dioten krimenak zuritzeak barrua jaten diete zuzenbideko estatu demokratikoaren oinarriei».

Joan den astean Balorazio Batzordeak kritikatu zituen orain arte izan dituzten oztopoak. Izan ere, batzordeko kideen esanetan, bitarteko eskasiak atzerapen handiak eragiten dizkio Estatuko indarkeria kasuak aitortzeko prozesuari. Horrez gainera, epaitegien eta artxibo militarren laguntza falta, eta iruzur saiakera ere aipatu zituzten.



Encuentro internacional en Iruñea, con el foco puesto en la reparación

Con el ámbito de la reparación como eje central, el próximo 17 de noviembre el Planetario de Iruñea acogerá las II Jornadas Internacionales sobre la Tortura, que constarán de una serie de conferencias que arrancarán a las 16.30 horas y que están «abiertas al conjunto de la sociedad».

Así lo anunciaron ayer Mariló Gorostiaga y Mari Jose García Amatriain, quienes recordaron que el año pasado, en las primeras jornadas y a través de una serie de expertos, se trató «la realidad de la tortura más allá de Navarra».

En esta ocasión, el lema es “Tortura. Pasos hacia la reparación”. A través de tres intervenciones, se hablará «del derecho de las víctimas a la rehabilitación y al reconocimiento político y social, de la atención psicosocial a víctimas y familiares de las personas torturadas y de resiliencia y reparación tras la tortura por motivación política». Las intervenciones contarán con la participación de las psicólogas Lorena Pérez Osorio y Juana Luisa Lloret de Fernández, procedentes de Chile y Perú. Pello GUERRA