GARA
BEGIRADA

35 urte Iruñerriko uhinetan

Euskalerria Irratiak 1988ko azaroaren 7an egin zituen lehenbiziko emankizunak, eta atzo urteurrena ospatu zuten Iruñeko Alde Zaharreko Zentral aretoan. Euskara eta komunitatea ardatz izan ditu proiektuak hamarkada hauetan, eta irratiaren nondik norakoa lizentzia lortzeko borrokak markatu du urte luzez, orain dela 7 urte eskuratzea lortu zutena. Atzoko ekitaldian, 35. urteurrena ospatzearekin batera, laster ezagutzera emango duten «salto handi bat» iragarri zuten.