Epaile eta fiskalak, amnistiaren aurka Iruñean
![Protesta, Nafarroako Auzitegiaren aurrean.](/media/asset_publics/resources/001/052/126/article_main_landscape/1117_EG_epaileak.jpg)
Iruñeko Epaileen Batzar Nagusiak deituta, ehun bat epaile, fiskal, Justizia Administrazioko letradu, funtzionario, abokatu, prokuradore, graduatu sozial, notario eta erregistratzailek elkarretaratzea egin zuten atzo Nafarroako Auzitegiaren atarian, Amnistiaren Legearekiko «kezka eta ezinegona» adierazteko.
Mari Paz Benito magistratuak, manifestari guztien izenean, esan zuen oraindik onartu ez den Amnistia Legeak zalantzan jartzen dituela independentzia judiziala eta botere banaketa.
«Ezinegona eta, batez ere, kezka handia dago, oso garrantzitsua baita argi uztea joko-arauak defendatu behar ditugula, eta funtsezko horietako bat Konstituzioak ezartzen duen botereen banaketa da», adierazi zuen.
«Gure herritarrak oso lasai egon daitezke, epaileek eta auzitegiek legearen inperioaren mende bakarrik jarduten dugulako, egunero defendatzen dugun Konstituzioak hala esaten digulako», gaineratu zuen.
Elkarretaratzea “Justizia independente eta kalitatezkoaren alde” leloa erakusten zuen pankarta bat erakutsiz egin zuten.
![0727_eh_ajuria](/media/asset_publics/resources/001/140/914/article_thumb_horizontal/0727_EH_AJURIA.jpg)
Enchufe, Ajuria Enea, Roble, y cita sin declaraciones
![0728_art_inurrategi1](/media/asset_publics/resources/001/141/042/article_thumb_horizontal/0728_art_inurrategi1.jpg)
Felix Iñurrategi, bihotz erdia Himalaian
![Artefakto_uztailak29](/media/asset_publics/resources/001/141/232/article_thumb_horizontal/Artefakto_uztailak29.jpg)
Mismo día, nueve años después, idéntico objetivo militar de ETA
![0731_mun_gaza](/media/asset_publics/resources/001/141/946/article_thumb_horizontal/0731_mun_gaza.jpg)
Recuperan entre los escombros de Jan Yunis 300 cadáveres
![0801_eg_alderdi](/media/asset_publics/resources/001/142/197/article_thumb_horizontal/0801_EG_ALDERDI.jpg)