Josep LAGO AFP
BEGIRADA

Etenik gabeko borroka, iruzur fiskalaren aurka

Epaiketa saihestearren, Shakira abeslari kolonbiarrak akordioa lortu zuen Fiskaltzarekin, eta iruzur fiskalaren erruduntzat jo zuen bere burua. 7,3 milioi euroko isuna ordaintzea onartu zuen. Aurretik, atzerrira ateratako 14,5 milioi euroak bere borondatez ordaindu zituen, baita 3 milioi ere interesetan. Horrela, abeslariak aitortu du Bahametan bizi zela simulatu zuela, Espainiako Ogasunari zergak ez ordaintzeko. Zenbat eta aberatsagoa eta ospetsuagoa, orduan eta gizalegezko konpromisoaren adibide okerragoa.