Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Zaila da entzuna izatea, hainbeste zarata dagoenean

Suhiltzaileek protesta zaratatsua egin zuten atzo Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, osoko bilkura bitartean, soldatak igotzea, erakundeen babesa eta lan baldintza hobeak eskatzeko. Barruan sortu zen iskanbilarekin, legebiltzarkideek nekez entzungo zituzten suhiltzaileen aldarriak. Javier Esparzak, UPNko idazkari orokorrak, paperak galdu zituen atzo eta EH Bilduko zein PSNko ordezkariei iseka egin zien. Suhiltzaileek eskatzen duten borondate politikotik urrun dagoen jarrera erakutsi zuen berriz ere UPNk.