Maialen ANDRES FOKU
BEGIRADA

Zeren zain dago Udala La Sirena aterpetxea irekitzeko?

Harrera Sarearen datuen arabera, Donostian 300 lagun aterpe hartzeko tokirik gabe daude. Hori horrela izanda ere eta tenperaturak oso hotzak izan arren, Udalak ehun ohe dituen La Sirena aterpetxea itxita mantentzen du. Harrera Sareak eta EH Bilduk negu osoan zehar ireki daitekeela uste dute, horretarako irekitzeko protokoloa gaurkotuz. Harrera Sareak udaletxearen aurrean elkarretaratzera deitu du, La Sirena zabal dezatela eskatzeko. Kontuan hartuta zaurgarrienen bizitzaz eta osasunaz ari garela, Udalaren jarrera ez da onargarria.