Pablo RUIZ DE ARETXABALETA
GAZAKO INFERNUAK SUA PIZTU DU EKIALDE ERTAINEAN

Herzog salatu dute Davosen, nazioarteko ekintza gehiagoren artean

Gazako izugarrikeriaren aurrean, mantso bada ere, ugaritzen ari dira nazioarteko komunitatea sarraskia geldiarazteko egiten ari den ekintzak. Isaac Herzog Israelgo presidentea Davosen salatu dute; Indonesiak eta Esloveniak beste ekintza bat aurkeztu dute Nazioarteko Justizia Auzitegian, eta Mexikok eta Txilek Zigor Auzitegira jo dute.

Tulkaremen (Zisjordania) hainbat eguneko operazioan Israelek hil duen gazte baten hileta.
Tulkaremen (Zisjordania) hainbat eguneko operazioan Israelek hil duen gazte baten hileta. (Z, JAFAR | AFP)

Gero eta herrialde gehiagok babesten dute Hegoafrikak Gazako genozidioagatik Israelen aurka jarritako salaketa. Beste eragile batzuk ere antzeko ekimenak egiten ari dira palestinarren aurkako sarraskia geldiarazteko.

Isaac Herzog Israelgo presidenteak salaketa penal batekin topo egin du Davoseko foroan parte hartzeko egindako bisitan, Suitzako fiskalek baieztatu zutenez.

Horren atzean Gizateriaren Kontrako Krimenen Aurkako Lege Ekintzak taldea dago. Basilean, Bernan eta Zurichen kantonamenduko hainbat agintariren aurrean aurkeztu du, eta Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegian (NJA) jada abiarazitakoarekin bat egingo duen ekintza judizial bat bilatzen duela ziurtatu zuen.

Herzog ostegunean itzuli zen Israelera eta Hegoafrikako ekimena kritikatu zuen Davosen.

Aldi berean, Indonesiak iragarri zuen Palestinaren okupazioagatik ere eramango duela Israel NJAra. Auzitegiak iritzia emango du «Israelek okupatutako lurralde palestinarraren gaineko kontrolari eta politikei buruz», NBEren Batzar Nagusiak egindako eskaera bati erantzunez. Indonesiako Kanpo Arazoetako ministro Retno Marsudi nazioarteko zuzenbideko adituen ekarpenak biltzen ari da Israelen aurkako adierazpen bat egiteko. Alabaina, Indonesiako Estatuak 1960ko hamarkadan komunistak sarraskitu izanak eta Ekialdeko Timor okupatu izanak ekimen hori iluntzen dute.

Bestetik, Mexikok eta Txilek ere Nazioarteko Zigor Auzitegiari eskatu diote Israelek Gazan gerra krimenak egin dituen ikertzeko.

Davosen dauden eliteak oin-puntetan pasatu dira Gazaren aurkako erasoaren inguruan, baina Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren goi bileran, Ugandan, berriz, gai nagusia izan da eta taldeak adierazpen bat argitaratuko du gaur.

Gazako sarraskia beste agente batzuk ere zerbait gehiago esatera bultzatzen ari da. Josep Borrell Europako diplomaziaburuak «nazioartetik, kanpotik, estatu palestinar bat sortzea inposatzearen» alde egin zuen atzo, Benjamin Netanyahu lehen ministroak ostegunean berretsi zuen ezezkoaren ondoren.

Borrellek ohartarazi zuenez, horrela esku hartzen ez bada, «gorrotoaren kiribilak belaunaldiz belaunaldi jarraituko du. «Hamas hainbat urtez finantzatu du Israelek, Al-Fatahko aginte palestinarrari boterea kentzen saiatzeko», gaineratu zuen.



20.000 niños nacidos en el infierno de Gaza

Más de 20.000 niños «han nacido en el infierno» en Gaza -uno cada diez minutos- y se encuentran «en condiciones precarias» que sobrepasan la imaginación, denunció Unicef. Algunos de ellos han nacido y han muerto ya en ese infierno, como un bebé de tres meses que apareció entre los cadáveres de una de las tiendas de plástico de Rafah. Sin nombre, porque Israel ya había matado a su familia. Forman parte de los 10.000 menores que ha matado Israel entre las más de 32.000 víctimas mortales. El resto se encuentra en riesgo de no llegar a cumplir el año de vida por las bombas, enfermedades o el hambre. La relatora de la ONU para Palestina, Francesa Albanese, denunció que Israel ha cometido crímenes de guerra y un probable genocidio, usando el hambre como arma de guerra. Ayer se sumaron nuevos testimonios de una familia que presenció la ejecución sumaria de 15 hombres mientras los soldados israelíes humillaban a las mujeres. La Oficina de la ONU para los Derechos Humanos constató que detenidos palestinos, tras sufrir torturas durante semanas, son puestos en libertad casi desnudos, bajo temperaturas invernales.GARA