Mateo LANZUELA EUROPA PRESS
BEGIRADA

Palestinako eskolak, Israelgo bonben jomugan

Greenpeacek pankarta handi bat jarri zuen atzo Madrilgo Reina Sofia kanpoaldean, Picassoren “Guernica” ospetsua gordetzen duen museoan. Gazan su-etena eskatzen zuen pankartak, eta haur baten aurpegi odoldua erakusten zuen. Palestinako Hezkuntza Ministerioak jakinarazi zuen 625.000 ikasle baino gehiago eskolarik gabe geratu direla, eta gutxienez 4.551 ikasle hil eta 8.193 zauritu dituztela. Era berean, Israelgo bonbek dagoeneko gobernu-eskolen eta hezkuntza-eraikinen %90 suntsitu dituztela gogorarazi zuen.