IRUÑEKO UDALA
BEGIRADA

Euskarari, kaleen izendegian dagokion lekua

Iruñeko Udalak hiriko izendapenen plaka guztiak aztertuko ditu, euskararen ordenantza bete eta denak elebidunak izan daitezen. Ordenantzak hori eskatzen duen arren, une hauetan ez da betetzen. Udalak amore emanen du arlo horretan gauzatzeke dauden prozedura guztietan (irudian ikus daitekeen Konstituzio plazaren antzeko kasuetan), eta aurrerantzean hirian izendatuko diren kale berrietan izendatze elebidunak onartzeko sistema berreskuratuko du. Horrela, euskarari eduki behar duen lekua emango zaio kaleen izendegian.