GARA
ISLAMABAD

Bozak galdu dituzten dinastia politikoek Gobernua partekatzeko akordioa sinatu dute

Pakistango Liga Musulmanak (PML-N) eta Alderdi Popularrak (PPP), hauteskundeetan 2. eta 3. geratutako indarrek, akordioa sinatu dute. Lehen indarraren, kartzelan dagoen Imran Khanen alderdiaren, gainetik, boterea partekatuko dute bi dinastiek.

Xehbaz Xarif Liga Musulmaneko agintaria izango da lehen ministro.
Xehbaz Xarif Liga Musulmaneko agintaria izango da lehen ministro. (Arif ALI | AFP)

«Pakistango Alderdi Popularraren (PPP) eta Liga Musulmana-Nawaz-en (PML-N) zenbakiek ematen dute, eta, Alak nahi badu, Gobernua osatuko dugu», adierazi zuen bart gauerdi aldera Bilawal Bhutto-Zarzadi PPPko buruzagiak prentsaurrekoan, Xehbaz Xarif, hiru aldiz lehen ministro izan zen Nawaz Xarifen anaia, alboan zuela.

PPPk ministeriorik eskatu ez badu ere, Xehbaz Xarif babestuko du lehen ministro kargua betetzeko. Trukean, Bhutto-Zardariren aita, Asif Ali Zardari, «herrialdeko presidentetzara aurkeztuko dute», esan du PML-Nko buruzagiak.

PML-N alderdiak 266 eserlekuetatik 75 baino ez zituen lortu hauteskundeetan, kartzelan giltzapetuta dagoen Imran Khan lehen ministro ohiaren Pakistan Tehreek-e-Insaf (PTI) alderdiaren atzetik bigarren indar politikoa izan zelarik.

Independente gisa aurkeztu behar izan zuten Khanen hautagaiek 90 postu inguru lortu zituzten.

Xehbaz Xarifen anaia, Nawaz, hiru aldiz lehen ministro izana, erbestetik itzuli zen hauteskunde kanpaina zuzentzeko, baina ez du lortu gehiengoa eskuratzea, itxaropena bazuen arren. Analisten ustez, PML-Nk Pakistango Armadaren laguntza izan du.

Alderdi batek ere ez zituen lortu gehiengo soila lortzeko beharrezkoak ziren 133 parlamentariak, eta, beraz, Xarifen alderdia beste alderdi politiko batzuekin negoziatzen aritu da boterera iristeko.

MUHAJIRRAK

Horrela, Muttahida Qaumi Pakistan Mugimenduak (MQM-P) PML-N babestea erabaki zuen 17 eserlekurekin, eta PPPren 54 eserlekuei gehituta, Pakistan gobernatu ahal izatea ziurtatzen da. MQM-P alderdiak muhajirrak ordezkatzen ditu, 1947ko Zatiketaren ondorioz Sindh Pakistango eskualdean babesa aurkitu zuten musulmanak. Karatxi megalopolian bizi dira gehienak.

Hiru alderdi horiek 16 hilabete baino gehiagoz egon ziren koalizio-gobernuan, 2022ko apirilean Khan zentsura-mozio baten bidez boteretik kendu eta gero.

Akordioak Pakistango geldialdi politikoaren amaiera iragartzen du, baina agintariek datorren otsailaren 29ra arteko epea dute gobernu berriak erabakiko duen lehen bilkura parlamentarioa deitzeko.

Aliantza horiek eratzen ari diren bitartean, PTIk kanpaina bat du martxan herrialdeko zenbait eremutan hauteskundeetako emaitzak manipulatu omen direla-eta bereak diren eserlekuak berreskuratzeko.

Imran Khanen alderdiak, iruzur masiboak salatu dituenak, esan zuen gobernatzeko adina eserleku lortu zituela.

PTIk koalizio akordioaren aurka jo du. «PML-Nk eta PPP alderdiek laudorioak merezi dituzte 30 urteko ibilbide epikoagatik, zergadunei dirua lapurtzeagatik, hauteskundeak elkarrekin osteagatik».

Imran Khan, kriketeko mitoa, preso dago abuztuaz geroztik, ustelkeria, traizioa eta legez kanpoko ezkontzengatik zigor luzeak jasota. Legegileen aurretik hautaezin izendatuak salaketa horiek politikoak direla salatzen du.

Betidanik ezaguna zen politikaria 2018an eraman zuten boterera gazteek, PML-N eta PPPren politika dinastikoaz aspertuta, jeneralen bedeinkapenarekin, antza. Analisten arabera, armadarekin zituzten istiluek amildu zuten.

Hauteskunde-iruzurraren inguruko salaketak larriagotu egin ziren larunbatean goi-funtzionario batek kargua utzi zuenean, gutxienez Punjab probintziako bost barrutitako emaitzak manipulatzeko ardura bere gain hartu ondoren.



El Supremo desestima una petición para anular las elecciones

El Tribunal Supremo de Pakistán desestimó ayer una petición para anular las recientes elecciones generales en el país asiático, en las que el opositor Pakistan Tehreek-e-Insaf (PTI) denunció fraude electoral pese a recibir el mayor número de escaños.

El recurso fue rechazado debido a que el solicitante no apareció cuando la Corte accedió a revisar el caso.

La petición fue registrada la semana pasada por Ali Khan, un oficial retirado del Ejército, para exigir unos nuevos comicios supervisados por la Judicatura, así como la suspensión de cualquier intento de formar un nuevo Gobierno.

Khan afirmó que después del fraude electoral y el retraso en la publicación de los resultados, los principios democráticos estaban amenazados en el país, por lo que el Tribunal debería ordenar nuevas elecciones. Aunque el peticionario retiró posteriormente su solicitud, el Tribunal Supremo siguió adelante con la audiencia y le citó a declarar, algo que nunca hizo por encontrarse en el extranjero.GARA