Iñigo URIZ FOKU
BEGIRADA

Genozidioaren kontrako ekimena Iruñean

Palestinar herriaren eskubideen aldeko zenbait herritar Gobernu espainolak Iruñean duen ordezkaritzan kateatu ziren, BDZ dinamikak deitutako elkarretaratze baten testuinguruan. Berehalako su-etena eta Israelen kontrako zigorrak eta boikota eskatu zituzten, besteak beste, eta palestinar herriari elkartasuna adierazi zioten. Garbi dago orain arte egin dena baino gehiago behar dela genozidio sionista geldiarazteko. Txikitik handira, instituzioak eta enpresak konpromiso eraginkorrak hartzera eraman beharra dago.