Aritz LOIOLA FOKU
BEGIRADA

Euskal Herriak NATOri ezetz esan zion

Ukrainako gerra hasi zenetik, Europako Batasuna AEBen interesen mesedetan eta interes propioen kaltetan aritu da, gerra elikatuz, irtenbide diplomatikoaren aldeko apustua egin ordez, eta bere azpiegitura estrategiko baten kontrako gerra ekintza bat isil-isilik jasan du. NATOko kide diren estatuek aurrekontu militarrak igo dituzte eta, aste honetan, Macronek eta Von der Leyenek gerrarako prestatzea eskatu dute. Testuinguru honetan, gure errepideetan ibilgailu militar britainiarrak ikusi ziren atzo. Zer egiten dute hemen? Ez dira ongi etorriak.